Karidadeko Bentak hirugarren diskoa kaleratu du

kresala 1456150589117 Kresala | 2006-11-29 18:58

NORK:  Baleike   NOIZ:  2006/11/29-08:16   GAIA:  Kultura

Karidadeko Benta talde zumaiarrak bere hirugarren lana aurkeztu zuen atzo Bilboko Kafe Antzokian.

Egungo bizimoduari kritika, bertsio bi (‘‘Xoxua'' eta ‘‘Itsasontzi baten'') eta erritmo eta sonoridade berriak daude lanean. Jon Manzisidorrek konposatu du musika, eta Maiak jarri die hitza abestiei.

Jon Maia (ahotsa), Aran Santamaria (ahotsa, klarinetea), Inazio Tolosa (klarinete, tronpeta, saxoak), Jon Manzisidor (lauda, gitarra), Imanol Manterola (perkusioak) eta, zumaiarrez osaturiko taldean «kanpotar bakarra», Domentx Uzin (helikoia, biolina, perkusioak) dira Karidadeko Benta.

San Quirico izeneko hau Karidadeko Bentaren hirugarren diskoa da. Izenburua Toscanako (Italia) herri txiki bati zor diote. Karidadeko Bentak hango taberna bakarrean jo zuen iaz, patio batean, agertokirik gabe, herritarren artean, haiengandik bereizi gabe. Han beren lekuan sentitu zirela esan zuten eta horregatik jarri diotela diskoari izen hori.

Karidadeko Bentari buruzko informazio gehiago eta abestiak mp3 formatuan gure Musika Zumaian atalean aurki dezakezue

NORK:  Baleike   NOIZ:  2006/11/29-08:16   GAIA:  Kultura


Utzi iruzkina: