Kategoria: oparia
Errege eguna gertu dugu. Atzo arratsaldean etxekoentzako opariak erosten izan nintzen eta txikia nintzenetik nahi izan dudan opariaz oroitu nintzen: robot Emilio. Uste dut denok nahi izan dugula noizbait jostailu hau. Gure garaiarako aurreratua zen, super-jostailu bat. Urtero eskatzen nion Gasparri (bai, Baltasarri opariak eskatzen ez zizkion %2 horretako naiz), baina, amak zioenez, zakuan ahazten zuen. Txollo bat zen. Hura erosten gastatutako diruak pena merezi zuen, egunero zumo fresko eta irribarre zoragarri b...
Nori eta zergatik. Oparirik garestiena da, aberatsik aberatsenak ere ezin du erosi, inon ez dago salgai denok nahi dugu geuretzat, eta denok nahi dugu maite dugunarentzat. Nire maiteari emango nioke nire amari oparituko nioke, nire aitari erregalatuko nioke, nire ahizpari egingo nioke, nire aiton-amonei eskainiko nieke. Nire familiari, nire ingurukoei, maite ditudanei, eta maite ez ditudanei, denei oparituko nieke. merezi dutelako, maite ditudalako, eskubide dutelako, arrazoirik gabe, zoriontasuna mundu guztiari oparituko nioke.
1.- Argazkia mantxetan: Semearen laguntzaz egindakoa, ez didazue esango ez dela polita. Ba hori, hemendik aurrera Marten biziko naiz. Bide batez, hona hemen Galdakaoko argazkirik politena. Sarean bila eta bila nenbilela Euskal Herriko beste herri baten izena topatu dut Martitzeko kraterren artean: Deba, baina Nigeriakoa. 2.- Oparia: Baten batek oparia irakurri eta ez dakit zer esperoko zuen baina hona hemen duela bizpahiru urteko egun ganorabako batean egin nuena: Powered by Castpost 3.- Nire anaia bikiaren bloga. Blogpaganda piska bat: Nire anaia bikiak bloga zabaldu duela et...