Opari bat

kresala 1456150589117 Kresala | 2007-10-05 11:16

Nori eta zergatik.

Oparirik garestiena da,

aberatsik aberatsenak ere ezin du erosi,

inon ez dago salgai

denok nahi dugu geuretzat,

eta denok nahi dugu maite dugunarentzat.

 

Nire maiteari emango nioke

nire amari oparituko nioke,

nire aitari erregalatuko nioke,

nire ahizpari egingo nioke,

nire aiton-amonei eskainiko nieke.

 

Nire familiari,

nire ingurukoei,

maite ditudanei,

eta maite ez ditudanei,

denei oparituko nieke.

 

merezi dutelako,

maite ditudalako,

eskubide dutelako,

arrazoirik gabe,

zoriontasuna mundu guztiari oparituko nioke.


Utzi iruzkina: