Borra ditzagun beharrezkoak ez diren gauzak mezu amaigabeetan
Oraingoan, Aritz Gorrotxategiren iritzi artikulu bat aztertu eta komentatzeko eskatu digute. Artikuluak “Bake Spam” du izena eta 2006ko azaroaren 24an Diario Vascon idatzi zuen.
Neuk ere Aritzek bezala, egunero posta irekitzen dudanean, zabor-mezu asko iristen zaizkidala kexatzen naiz. Amorrua ematen didate publizitatea bidaltzen duten mezuek, ezer esaten ez duten testu luzeek… Uste dut inori ez zaizkiola gustatzen. Ala ere, testu luze edo publizitatezko mezuak badira, gaitz erdi. Okerragoa da birusen bat bidaltzen badizute. Neure buruari askotan galdetzen diot ea nola lortzen duten nire helbide elektronikoa zabor guzti hau bidaltzeko eta orduan konturatzen naiz mezu amaigabe hauetan dauden helbideak neuk ere erabil ditzazkedala. Baina, nik edo erakunde batek helbide hauek erabiltzea bidezkoa al da? Ez dut uste, helbide bat lapurtzea litzake. Ez da bidezkoa erakunde batek beste erakunde bati nire datuak ematea eta honek bere beharretarako erabiltzea nire baimenik gabe. Nik erakunde bati nire datuak ematen badizkiot nire konfiantza du bere datu basea inori ez diola utziko. Honek ilegala izan beharko luke.
Aritzek bere artikuluarekin ideia honetara iristea du helburu. Guri ere honako hau ez gertatzeko, goazen netiketak erabiltzera gure egunerokoan. Horretarako borra ditzagun beharrezkoak ez diren gauzak mezu amaigabeetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: