Kategoria: spam
Badira ordu batzuk blogak.com plataformak erabiltzen dituen captcha irudien hornitzailea erorita dagoela. Hau dela eta ezin dugu erantzunik utzi besteen blogetan, arazoa larria ez da baina denbora tarte laburrean konpontzen ez bada erabiltzaile askoren haserrea piz daiteke. Arazoak denbora luzez irauten badu, Blogak.com-eko arduradunek, plataforma hau beste captcha hornitzaile batetara pasatu beharko dute.Captcha sistema, gizakiak makinetatik bereizteko turing test moduko bat da. Modu honetan erantzunetan spam-a jasotzea galarazten da, errobot automatizatuek egiten dutena, sare osoa goiti b...
Zakila luzatu nahi dizute, prozac apur batekin zure bizitza alaitu, oheko super-heroi bihurtuko zaituzten pilula urdinak saldu. Ziur zuri ere ailegatu zaizula horrelako eskaintzaren bat. Mezu elektronikoen %70a mota honetakoa omen da. Spamaz ari naiz: eskatu gabe gure erretiluetara ailegatzen diren mezu komertzial koloretsu eta astun horietaz. Monty Python-en sketch jenial batean omen dago Spam hitzaren gaur eguneko erabileraren jatorria. Spama, “Spiced Ham” hitzen laburdura, latan saltzen zen txerri haragi merkea zen, ohikoa oso II Mundu Gerra osteko garaietan. Monty Pythonen sketch ...
Harrituta nago...hainbeste blog berri ingelesez idatzita ikusteaz...badirudi SPAM arazo larri bat daukatela BLOGA.COM arduradunek.Ea laster dena konpontzen den...
2006ko azaroaren 24ean Aritz Gorrotxategik Diario Vascon idatzi zuen artikulu batetan spam-ei buruz aritzen da. Bere izena eman zuten Bake elkarte batean eta bere posta elektronikora masiboki iristen zitzaizkion Bakearen elkarteko mezuak. Norbaitek bere baimenik gabe, bere datuak eman zituen sarean eta mezuak iristen zitzaizkion, guztiz harrituta geratuz. Gaur egun, korreo asko iristen zaigu ezertarako balio ez duen informazioarekin. Horiek zabaltzean gure datuak transmititzen dira eta sarean geratzen dira. Kontu handiz ibili behar gara interneten, pertsona guztiak ez dutelako berdi...
BAKE SPAMAK (Aritz Gorrotxategi, El Diario Vasco 2006ko azaroaren 24) Egia esaten badizuet, artikulu hau irakurtzen egon naizenean egilearekiko izugarrizko enpatia sentitu dut. Nork ez du jaso bere bizitzan horrelako mezu misteriotsuren bat? Galdera hau, noski, erretorikoa da. Azken finean, spam mezuak jasotzea, sarelari guztion eguneroko ametz gaiztoa bilakatu da, eta badirudi horrekin elkar bizitzera kondenatuta gaudela. Azken urte hauetan mota guztietako enpresek horrelako trikimailuak erabili dituzte euren zerbitzuak munduan zehar promozionatzeko. Are gehiago, ez gar...
Gaur egun ia nahigabe ematen ditugu datuak: sinadura bat eskatzen digutelako, interneten programa bat erabili ahal izateko… eta letra txikia irakurri ere ez, noski. Eta bat-batean, guk ezagutu ere egiten ez genuen elkarte, enpresa edo denadelako batek gure datu guztiak ditu. Baina nola? Askok ez dakigun gauza bat, zera da: enpresa batzuk akordio bat dutela, eta zuk eurei datuak ematean eurek beste enpresa bati ematen dizkietela, beti zure baimenaz,noski, irakurri ere egin gabe “aceptar” klikatzen dugunean emandako baimenaz. Egun batzuetan, nire korreora sartu eta irakurri gabeko 6 mezu ditu...
Emaila zabaldu orduko mezu sorta ikaragarria. Eta pentsatzen duzu: "ea nork idatzi didan!". Baine ez! Mezuak irakurtzen jarri eta erdiak baino gehiago, denak ez esatearren, norek bidali dizunik ere ez dakizu. Erakunde ezberdinak, unibertsitateak, eta beste hainbat lekutatik bidalitako emailak. Spam emailak dira horiek. Aitor Gorrotxategik idatziatko artikulu bat irakurri dut Spam horiei buruz eta arrazoi osoa dauka. Norberak ez ditu Spam mezu horiek jasotzeko eskatzen. Ez du inun izena eman edo emaila bidaltzeko eskatu. Baina internet munduak iruditzen zait hori daukala. Gur...
Batzutan gure posta elektronikora mezu publizitario ezberdinak iristen zaizkigu, baina nondik ateratzen dituzte gure helbideak?Behin baten gure datuak ez dakit zer web orrian eman genituen ez dakit zer lortzeko eta orain gure datuak beste motako publizitatea egiten duten enpresa batzuetara bidali da.Hori da zuen urtebetetzean enpresa batzuk zu zoriontzearen arrazoia, ez beste bat. Horiek dira Bake Spamak hain zuzen, jendea engainatzeko asmatutako beste trikimailu bat, enpresek ez dute denbora galtzen...
Nor demontre ari zait idazten? Zer da hau? Ez iezadazue esan horrelakorik sekulan ere ez zaizuela gertau. Kontua da, zer dela eta idazten dizkigute korreo arruntez mozorraturiko spam postak. Nondik ateratzen dira gure helbideak? Behin, ebayn artikulu bat erosi nuen. Salerosketa primeran atera bazen ere, orain, ebayk bidaian eraman nahi nau, gabonak zoriondu, beherapenak erakutsi etab, etab, etab. Gauza bera gertatzen zait, musikako orria den Aygolive.net- ekin. Udan, Bilbo Live festibalera joan eta bertan edonon topatzen genituen kotxea oparitu nahi ziguten azafata eta azafato polita...
Gorrotagarriak dira spam mezuak. Nik neuk, biziki gorroto ditut. Zenbat denbora galdu ohi dugu astelehenetan horrelakoak ezabatzen? Astean zehar gutxiago izaten dira baina astelehenetan lanera iristean lehenengo lanetakoa izan ohi da hori. Hala ere, zer egingo diogu ba…azkenean, hizketaldirako tartetxo bihurtu dugu hori gurean eta kitto, ez dugu hori arazo larri, ez oraingoz behintzat. Uler dezaket une jakin batean spam batek norbait haserraraztea baina ez dakit zer esan ba… gauzak horrela hartzea ere… elkarte ezagun bat tartekari izatea ez da gustugarria, ez noski. Are gutxiago elkarte ho...
Izan zen garai bat non e-mailean egunero hamaika mezu jasotzen nituen ezagutzen ez nituen zerbitzuetakoak. Zakila luzatzeko aparatu milagrosoak, ligatzeko teknika infalibleak eta ordenagailurako anti-spam zoragarriak; nolako paradoxa. Hasieran ez nekien zer zen eta galdezka hasi nintzen. Zirudienez ez zen nire e-maileko kontua bakarrik nire lagunei berdina gertatzen baizitzaien. Halako batean, nire lagun frikya topatu nuen eta galdetu egin nion ea zer demontre zen zabor guzti hori. Spama dek hi! erantzun zidan eta buzoneo zibernetiko horren berri eman zidan. Interneten ibiltzen hasi nintzen...
Diaro Vascon orain dela hilabete bat inguru, Aritz Gorrotxategik Bake Spam-ari buruzko artikulu bat idatzi zuen. Bertan korreo elektronikoetan masiboki sartzen direnen spam-ei buruz hitz egiten du. Batez ere azken egunetan bere korreoan agertu zitzaion Bake Spam-ari buruz aritzen da. Harrigarria da erakundeak... nola aurkitzen dituzten jendearen helbide elektronikoak spam-a bidaltzeko, ez dago eskubiderik! Ez da normala bakoitzak bere esparru pertsonala eta segurua ez edukitzea, zure helbidea nahi diozun pertsonei emateko aukera besterik ez... Bake Spam-aren kasuan erda...
Gabonak eta bake garaia: bakea, hori da askok berhar duguna, baina, badirudi gure e-mail zerbitzarietan gutxienez, askotan, ez dugula aurkitzen nahi ez genituen hainbat mezuren artean, spam-ak. 2006ko azaroaren 24ean Aritz Gorrotxategik El Diario Vasco-n idatzi zuen artikuluan, Bake Spam-ak, ongi azaltzen du gehienok askotan bizi izan dugun egoera; guk ezagutzen ez dugun helbide batetik mezu bat jasotzen dugu, askotan publizitarioa, baina, gero eta mota gehiago azaltzen hari dira, Gorrotxategiren testuan agertzen den modukoa,...
Spamak, eskakizunik gabe heltzen diren mezuak dira. Gure helbide elektronikora heltzen zaizkigu gehienbat. Askotan ez dugu jakiten nork bidaltzen dizkigun, ezta zeren inguruan hitz egiten zaigun ere. Nonbaitetik hartzen dituzte gure datuak, oharkabean guk nonbaiten emanda. Nola ekidin informazio mota hau? Zaila da dudarik gabe. Internetek gaur egun daukan indarra ikusita, ia ezinezkoa da spam hauek kontrolatzea. Baina uste dut, bakoitzak erabaki beharko lukeela zer jaso eta zer ez. Norberaren intimitatea baitago kolokan azken finean.
Spam: zure korreora heltzen diren mail ez-eskatuak dira, geheinak publizitatea eskainiz eta masiboki bidaltzen direnak enpreseengatik. Denok noizbehin jasotako mailak dira, gure buruak beharrezkoak ez diren gauzaz betetzeko nahian. kasu honetan, beste motatako spama da, hemen bake erakunde bateko kidea egin zaitezen gonbidatzen zaituzte. Mota hontako mezuak garai honetan ugaritzen dira, izan ere, Gabonetan urte osoan baino solidarioagoak izan behar garela esaten da. Ondo iruditzen zait bakearen aldeko erakundeak eta mugimenduak sortzea, baina nire ustez, beraien kide eg...
Spamak, eskatu gabeko postak dira. Hauek, publizitatea egiteko bidaltzen dira gehienbat eta nazka sortzeaz gain, bat bestearen atzetik bidaltzen dizkidate. Ez dakit zeinek bidaltzen dizkidan, baina mesede bat eskatuko nioke;lehenik eta behin, posta bidali aurretik baimena eskatzeko eta nahi duenari bidaltzeko. Ez ditut spam gehiago jaso nahi, posta betetzen didatelako. Norbaitek ba al daki nola ekidin mezuei? Erantzun azkar............................
Joxe Aranzabal osatu berri da eta gogotsu etorri zaigu Eskoriatza aldera. Izan ere, artikulu bat idazteko eta Flickr-en lan bat egiteko agindua jaso berri dugu. Eta guk kasu egin behar, ardiek artzainari artegian sartu behar direnean kasu egin behar dioten moduan. Baina ardiekin alderatuz, guk desberdintasun nabari bat dugu. Ardiek euren bidea xuxen-xuxen jarraitu behar dute: euren artzainak emandako agindua bete arte, hots, denak artegian sartzea. Guk, aldiz, helburua lortzeko, lur azpitik joateko aukera edota artegiko hesiaren gainetik pasatzeko aukera dugu. Horrela, oraingo honeta...
Gaurkoan, azaroaren 24an Diario Vascon Aritz Gorrotxategik idatzitako zutabe bati buruz aritu behar naiz. Bake Spamak "Dakidan bakarra da nire helbide elektronikoa jakin dutela nik eman gabe". dio Aritz Gorrotxategik. Nori ez ote zaio gertatu horrelakorik? nik uste, korreo elektronikoa duen pertsona orori, behin edo behin...baina gauzak aldatu egiten dira spam hauek bakeari buruzkoak direnean. Hitz horrek, edo nahi horrek, norbera sentsibilizatu eta korreoa irakurtzera bultzatzen du, nahiz eta nik eman gabe, ezagutzen ez dudan norbaitek bidalitakoa izan... Baina, bake spam hau ez da bat, ez...
Oraingoan, Aritz Gorrotxategiren iritzi artikulu bat aztertu eta komentatzeko eskatu digute. Artikuluak “Bake Spam” du izena eta 2006ko azaroaren 24an Diario Vascon idatzi zuen. Neuk ere Aritzek bezala, egunero posta irekitzen dudanean, zabor-mezu asko iristen zaizkidala kexatzen naiz. Amorrua ematen didate publizitatea bidaltzen duten mezuek, ezer esaten ez duten testu luzeek… Uste dut inori ez zaizkiola gustatzen. Ala ere, testu luze edo publizitatezko mezuak badira, gaitz erdi. Okerragoa da birusen bat bidaltzen badizute. Neure buruari askotan galdetzen diot ea nola lortzen duten nire h...
Aritz Gorrotxategik El Diario Vasco-n idatzitako artikulua Bake Spam izena du eta ordenagailua erabiltzen dugun gehienok daukagun arazoa azaleratzen du, hau da, egunero heltzen zaizkigun milaka mezuen arazoa aztertzen du. Nola gerta daiteke ez dakigun norbaitek jendearen posta helbidea jakitea? Zer estrategia erabiltzen dute? Posta horien bidez gure ordenagailura sartzen lortzen dute eta publizitateko mezuak badira arazoa ez da handiegia, baina zer gertatzen da mezu horien bidez birusak bidaltzen dizkigutenean? Erantzuna oso erraza da, denok dakigun moduan ordenagailua pikutara doa e...
Oraingo honetan, Aritz Gorrotxategik Diario Vascon idatzitako zutabe bat komentatuko dut. Gaur egun, interneten bidez, ezinezkoak diruditen gauzak lortu daitezke. Ez zait batere arraroa iruditu zuk eman gabe, norbaitek zure helbide elektronikoa lortzeak. Aritzen kasuan Baketik izena duen erakunde batek. Beharbada, erakunde honek publizitatea lortzea du helburu eta mezu bat jasotzen duzunean agertzen zaizkizun helbide lista amaigabe batetik aterako zuen. Korreoetan geroz eta zabor gehiago aurkitzen delako. Hori, azalpen sinpleena izango litzateke, baina ez dut uste horrela izango deni...
2006ko azaroaren 24ean Aritz Gorrotxategik Diario Vascon idatzi zuen artikulu batetaz mintzatuko naiz jarraian. Aritz konturatu gabe, norbaitek bere izena Bake elkarte batean eman zuen eta Aritzi bere posta elektronikora masiboki iristen zitzaizkion Bakearen elkarteko mezuak. Berak ez daki nondik nora lortu duten elkarte horretakoak beraren datuak, baina, mezu horiek iristen zaizkio eta guztiz harrituta gelditu zen. Geroz eta gehiago dira horrelako mezuak, eta mezu horien bitartez informazioa bidaltzeaz aparte, horiek bidaltzen dituztenen helburuak beste batzuk direla esango nuke nik. Gau...
Aritz Gorrotxategik Bake Spamak iritzi artikulua argitaratu zuen Diario Vascon azaroaren 26an. Kexu da artikulugilea, bakearen aldeko erakunde batek hainbat mezu bidali dizkiolako berak bere helbide elektronikoa sekula eman gabe. Artikulu-gileak susmoa du bakearen erakunde berri horrek Elkarriko datu-base batetik lortu duela bere helbidea, eta, noski, ez deritzo ongi erakunde batek besteari, kideen baimenik gabe, datuak pasa izana. Ez da harritzekoa haserretzea eta, kontratu pribatuek konfidentzialtasuna bermatzen duten bezala, erakunde horiek ere bermatu beharko ...