Gure datuekin "narkotrafikorik" ez mesedez
Izan zen garai bat non e-mailean egunero hamaika mezu jasotzen nituen ezagutzen ez nituen zerbitzuetakoak. Zakila luzatzeko aparatu milagrosoak, ligatzeko teknika infalibleak eta ordenagailurako anti-spam zoragarriak; nolako paradoxa. Hasieran ez nekien zer zen eta galdezka hasi nintzen. Zirudienez ez zen nire e-maileko kontua bakarrik nire lagunei berdina gertatzen baizitzaien. Halako batean, nire lagun frikya topatu nuen eta galdetu egin nion ea zer demontre zen zabor guzti hori. Spama dek hi! erantzun zidan eta buzoneo zibernetiko horren berri eman zidan.
Interneten ibiltzen hasi nintzenean izugarrizko errespetua ematen zidan web-horrietan erregistratzeak eta beti gezurretazko izen eta e-mailak jartzen nituen eta benetazkoa esatzen bazidaten… ba ez nintzen erregistratzen eta lixto. Nire lagun frikiak tontoa nintzela esaten zidan, ez zela ezer gertatzen baina spamen kontua hasi zenean, arrazoi pixka bat banuela ere onartu zidan.
Web-gune batean erregistratzen zara eta zure datuak elkartrukerako informazio biurtzen dira. Gune batetik bestera pasatzen dira eta denek dute zure datuen berri eta hau, lotsagarria da. Denok dugu intimitatea errespetatzeko eskubidea da eta ez dago ongi gure datuak “narkotrafikorako” erabiltzea (nahikoa dugu etxeko buzoietan jasotzen dugun zabor guztiarekin). Hauxe esaten du Aritz Gorrotxategik bere artikuluan eta ados nago berarekin, datuen fuxua gehiago kontrolatu beharko litzateke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: