Ilargian galdurik

Katu beltz eta ametsen artean

Abenduan, Luistxo Fernandez eibartarra izan genuen gure artean. Honek Codesyntax enpresaren sortzailea da, eta baita Sustatu edota blogak.com webguneena ere. Luistxo Fernandezek euskarari web 2.0 munduaren barnean bere txokoa aurkitzen lagun dio, eta etorkizunari eta garapenari begira hainbat ekintza bideratu ditu.Baina, emandako hitzaldian batez ere bere proiektu berriari buruz hitz egin zigun, Tagzania. Honek google maps-etan oinarriturik dago; erabiltzaileek mapen bidez egindako: ibilbideak, bidaiak...adierazi dezakete, munduko mapa gida interaktibo baten antzera.


Badirudi Web 2.0ren mundu honetan, azken aldian moda berri bat hedatzen hasi dela,  bideo grabazioen bidez egindako curriculum-ak Interneten eskegitzearena.Emaitzak ikusita, nahiko burutapen arrakastatsua izan da, batez ere ikus-entzunezko munduan aritzen den eta lan bila dabiltzan jendearentzat, zenbait enpresak jadanik kontratazioak egin dituztelako. Baina, hala ere oraindik laster da esateko, momentuko joera bat bakarrik izango den edota Curriculum-en formatu berria bezala inposatuko den. Nire ustez, orain  unibertsitatean ikasten ari garen askok ez gara hainbat amets-gaizko e...


Firefox

ilargiangaldurik 1456147821437 Ilargian galdurik | 2007-02-06 22:54

Zer du azeri honek, behin zure ordenagailuan sartuz gero, internet arakatzeko zure lagun leiala bihurtzen dela?   Alde batetik oso azkarra da, ti-ta batean web gune batetik bestera joan zaitezke. Bestalde, Internet explorer ez bezala, honek spywareak detektatu  eta saihesten ditu, gainera hainbat izorratzen duten  banner leihatilak blokeatzen ditu. Erabiltzeko oso erreza da eta argia joaten bada, informazioa berreskuratzeko aukera duzu. Eta oso garrantzitsua den ezaugarri bat,software librea da,  ez dute etekinak ateratzea helburu, erabiltzailearen beharretan eta honen e...


Web 2.0n youtuberekin probak egiten, eta  lanez gainezka gabiltzan  egun hauetan lasaitzeko hemen  usten dizuet Smoke Cityren , Underwater Love bideoa.


Zibilizazio asko egon dira historian zehar, zein baino zein harrigarriagoa: egiptoarra, greziarra, inkak... Baina, azken urteotan  zibilizazio berri bat sortu da, indartsua, izugarria, munduko txoko guztietatik hedatzen den zibilizazioa, arraza guztietako herritarrek osatzen duten zibilizazioa: Internet. Zibilizazio honen historia labur, baina, aldakorraren zehar agintari asko egon dira. Lehenego Microsoft enpresaren diktadura etorri zen. Gutxinaka-gutxinaka, itzalpean, honi boterea kentzen saiatu ziren beste enpresa batzuk agertu ziren, besteak beste hainbat arrakasta  izan duen ...


Bake spam-ak

ilargiangaldurik 1456147821437 Ilargian galdurik | 2006-12-25 14:14

Gabonak eta bake garaia: bakea, hori da askok berhar duguna, baina, badirudi  gure        e-mail zerbitzarietan gutxienez, askotan, ez dugula aurkitzen nahi ez genituen hainbat  mezuren artean, spam-ak. 2006ko azaroaren 24ean Aritz Gorrotxategik El Diario Vasco-n idatzi zuen artikuluan,  Bake Spam-ak, ongi azaltzen du gehienok askotan bizi izan dugun egoera; guk ezagutzen ez dugun helbide batetik mezu bat jasotzen dugu, askotan publizitarioa, baina, gero eta mota gehiago azaltzen hari dira,  Gorrotxategiren testuan agertzen den modukoa,...


Probak egiten gabiltza tagzaniarekin eta ona hemen nire herria Portugalete eta bizi naizen kalea. tagzaniapastePortugalete, Simón Bolivar 4 map - Tagzania


Ostiralean, Berria egunkariaren Estilo liburuaren aurkezpena aurre berrian  izan genuen Huhezi-n, Bilbon aste honetan izango baita, Irene Arraratsen eskutik,proiektuaren koordinatzailea eta egunkariaren euskera zuzentzailea.   Irenek hasiera batetik argitu zuen liburua kontsulta liburua zela, hau da, eskuartean izateko liburua eta ez apal hotz batean apaingarri giza egoteko (horretarako badaude 25 euroren truke figuratxo ederrak). Beraz, letraz beteriko orrietan, idazten duen edonork izan ditzakeen duda-mudak agertzen zaizkigu. Bestalde, berak esan bezala, liburuan ez ditugu hizk...


Asteazken honetan Iban Arantzabalen hitzaldia izan dugu Huhezi-n; Iban 31 urteko Elgetarra da, Huhezi-n bertan irakasle ikasketak egin zituen eta ondoren EHU-n Euskal filologia.  Gaur egun Arrasate Irratiko, GOITB eta telematika zaileko zuzendaria da.   Hitzaldian, ikus entzunezko eta komunikazioaren  munduan internet-en garrantziari buruz  aritu zen batik bat. Internetek, alde batetik,  informazioa klik batean eskaintzeko gai da, gertakizunak gertatu orduko  informatzeko aukera, honen adibide argia da esate baterako sustatu; bestetik, multimedia erabiltzeko au...


Oraingo honetan Joxek literatura Web2.0  erara lantzeari buruz gure iritzia plazaratzera gonbidatu gaitu. Proiektua nahiko interesgarria dirudi, interneten bitartez eta etxetik mugitu gabe  nolabaiteko bilera literarioak sortzen dira liburu baten inguruan, bakoitzak modu antolatu batean bere iritzia eman eta hau besteekin  eztabaidatzeko aukera du.  Bestalde, liburua  irakurri ondoren,  sorkuntza bultzatzen duten zenbait proiektu proposatzen dira  eta ikasleek bat aukera eta gauzatu behar dute: liburuari buruzko poster bat, gaiarekin zerikusia duen olerki ...