Iban Arantzabalen hitzaldia

ilargiangaldurik 1456147821437 Ilargian galdurik | 2006-11-13 09:52
1

Asteazken honetan Iban Arantzabalen hitzaldia izan dugu Huhezi-n; Iban 31 urteko Elgetarra da, Huhezi-n bertan irakasle ikasketak egin zituen eta ondoren EHU-n Euskal filologia.  Gaur egun Arrasate Irratiko, GOITB eta telematika zaileko zuzendaria da.

Hitzaldian, ikus entzunezko eta komunikazioaren  munduan internet-en garrantziari buruz  aritu zen batik bat. Internetek, alde batetik,  informazioa klik batean eskaintzeko gai da, gertakizunak gertatu orduko  informatzeko aukera, honen adibide argia da esate baterako sustatu; bestetik, multimedia erabiltzeko aukera ere badugu, besteak beste, youtube web gune famatua, non mundu osoko jendeak  bideoak eskegitzen dituen, edota flickr gure argazkiak sarean edukitzeko baliabide paregabea. Iban Arantzabalen aburuz ezinbestekoa da komunikazioaren alorrean ibiltzen den edonork bloga izatea; blogak informazioaren demokratizazioa eskaintzen baitu, edonork  plazaratu dezake bere iritzia  honen tartez eta  horretaz gain, irakurleekin  hartu eman bat sortzeko aukera ere badago erantzunen bidez.

Azpimarratzekoa da interneten idazteko modu  ezberdinari buruz esandakoa; erakutsi zigun ezin zirela artikulu luzeak egin, horren ordez, testu laburrak idatzi  eta hauek osatzeko informazio iturrietara lasterbideak sortzea gomendatu zigun.  Beste zenbait aholku ere eman zizkigun, argazkiekin artikulua osatzea edo aditza aurretik jartzea perpausei  indarra emateko, besteak beste. Azkenik sofware  askeari  buruz zenbait idei plazaratu zizkigun, firefox erabiltzea gomendatuz.

2006-11-16 18:53 #1

zaila da bai telematika saila. Hor asmatu duzu :-)

Bueno, serio...  zuk zeuk diozu mezu honetan: edonork  plazaratu dezake bere iritzia  honen tartez eta  horretaz
gain, irakurleekin  hartu eman bat sortzeko aukera ere badago
erantzunen bidez.

Eta hauxe nire erantzuna: Eskerrik asko entzuten egoteagatik. Nik ere ikasi nuen hitzaldi horretan. Hitzaldietarako tonu lasaiagoa erabiliko dut hurrengoetarako.

Utzi iruzkina: