Firefox

ilargiangaldurik 1456147821437 Ilargian galdurik | 2007-02-06 22:54

Zer du azeri honek, behin zure ordenagailuan sartuz gero, internet arakatzeko zure lagun leiala bihurtzen dela?

 

Alde batetik oso azkarra da, ti-ta batean web gune batetik bestera joan zaitezke. Bestalde, Internet explorer ez bezala, honek spywareak detektatu  eta saihesten ditu, gainera hainbat izorratzen duten  banner leihatilak blokeatzen ditu. Erabiltzeko oso erreza da eta argia joaten bada, informazioa berreskuratzeko aukera duzu. Eta oso garrantzitsua den ezaugarri bat,software librea da,  ez dute etekinak ateratzea helburu, erabiltzailearen beharretan eta honen erosotasunean pentsatzen dute; eta era berean erabiltzaileek beraien esperientziekin nabigatzailea hobetu dezakete. Firefox erabiltzeko aurreko arrazoi guztiak nahikoak ez badira, hara hemen beste bat, Firefox ez du hizkuntzarik baztertzen eta erabiltzaileen laguntzarekin esploratzailea hainbat hizkuntzatan  itzulita aurki dezakegu, haien artean euskara aurkitzen delarik!

 

 


Utzi iruzkina: