Kategoria: curriculum
Badirudi Web 2.0ren mundu honetan, azken aldian moda berri bat hedatzen hasi dela, bideo grabazioen bidez egindako curriculum-ak Interneten eskegitzearena.Emaitzak ikusita, nahiko burutapen arrakastatsua izan da, batez ere ikus-entzunezko munduan aritzen den eta lan bila dabiltzan jendearentzat, zenbait enpresak jadanik kontratazioak egin dituztelako. Baina, hala ere oraindik laster da esateko, momentuko joera bat bakarrik izango den edota Curriculum-en formatu berria bezala inposatuko den. Nire ustez, orain unibertsitatean ikasten ari garen askok ez gara hainbat amets-gaizko e...
Lan bila al zaude? Aspertu egin zara bulegoz bulego elkarrizketak egiteaz emaitzik izan gabe? Ez larritu, hona hemen Interneta ematen digun beste soluzio bat: Bideo labur bat grabatu zure gaitasunak erakutsiz eta zure lan-esperientzia kontatuz. Nahi duzun enpresetara bideoa korreoz bidali. Enpresari gustatzen bazaio, elkarrizketa pertsonal batera gonbidatuko zaitu eta proba pasatzen baduzu agian bilatzen zenuen lana aurkituko duzu. YouTube.com-en ikusi ahal dezakegu dagoeneko curriculum mota hauek. Egia da bai enpresek bai lan bila daudenak denbora mordoa aurreztu dezaketela sistema honek...
Desesperazioaren gaindia heldu da! Bai bai! Jendea nekatu da lana topatu behar dutenean hainbeste elkarrizketa egin behar izanaz, gehienetan ezer gutxirako gainera.Hori dela eta, Web 2.0 honen barruan berrietan berriena! Curriculum interaktiboak! El Paiseko artikuluak dioenez moda hau AEBn hasi omen da, eta han behintzat arrakasta izan du. Curriculum interaktibo bat egiteak hainbat abantaila baditu ere, desabantailak ere ez dira gutxi. Curriculum interaktibo bat egiteko zure biografia labor...
El País egunkariak berriro guztiz harrituta utzi nau. Joan zen egunean aritu nintzen "cuelga tu currículo en YouTube" deituriko artikulu bat irakurtzen. Bertan, lanbide bat bilatzeko edo hobeto esanda, zure curriculum-a era berri batean munduan zabaltzeko sortu duten modu kurioso hori nolakoa zen azaltzen zuen, youtuben itsatsi besterik ez duzu egin behar. Nire ustez, oso arriskutsua da hori, Yale unibertsitateko ikasle bati gertatu zitzaion bezala, zure kontra jarri daiteke publiko hain zabalak ikusi ahal izatea zure bideocurriculuma. Kasu honetan, UBS bankuak, (sartu nahi zen k...
Teknologia berriek izugarri egiten dute aurrera eta badirudi gure egunerokoan ere eragina dutela. Azkenekoa curriculum 2.0. Ematen duenez lana eskatzerako orduan ez gera enpresaz-enpresa joango. Gaur egun modan dago gure kurrikulumak bideoan grabatu eta youtube-en igotzea. geroz eta gehiago baitira modu hau erabiltzen dutenak. Fenomeno berri hau curriculum 2.0 bezala ezagutzen da eta batez ere Estatu Batuetan eman izan da, baina teknologia asko bezala, ez da denbora asko igaroko Europara iritsi arte. Niri egia esan arraroa egingo litzaidake nire k...
Lan bila zabiltzala? Ez galdu denbora gehiago. Hartu bideo kamera bat eta grabatu minutu gutxi batzuetan zure gaitasun eta trebetasunak. Gero, igo ezazu grabatutako bideoa Youtubera edo Google Videora eta pazientzia pixka batekin, itxaron ezazu zure bizitzari buelta eman diezaioken telefono deira edo korreora lan eskaintza bat jaso dezakezu eta! Curriculo 2.0 deritzo fenomeno honi. Kurrikulumak enpresas enpresa bidaltzen ibili beharrean, hor goian aipatutako helbideren batean zure bideo bat jarri dezakezu eta zortea baduzu, enpresaren batetatik deituko dizute elkarrizketa pertsonal bat egit...