BiDeOcURRicuLUmA

adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2007-01-27 22:09

El País egunkariak berriro guztiz harrituta utzi nau. Joan zen egunean aritu nintzen "cuelga tu currículo en YouTube" deituriko artikulu bat irakurtzen.

Bertan, lanbide bat bilatzeko edo hobeto esanda, zure curriculum-a era berri batean munduan zabaltzeko sortu duten modu kurioso hori nolakoa zen azaltzen zuen, youtuben itsatsi besterik ez duzu egin behar.

Nire ustez, oso arriskutsua da hori, Yale unibertsitateko ikasle bati gertatu zitzaion bezala, zure kontra jarri daiteke publiko hain zabalak ikusi ahal izatea zure bideocurriculuma. Kasu honetan, UBS bankuak, (sartu nahi zen konpainia, hain zuzen), bideoa ikusi eta leku guztietatik zabaltzen hasi zuen, baina irrigarri usteko xedearekin besterik ez.

Teknologia berriekin kontuz ibili behar da, batez ere ikasle horri gertatu zitzaiona ikusita...


Utzi iruzkina: