Kurrikulumak YouTuben
Lan bila zabiltzala? Ez galdu denbora gehiago. Hartu bideo kamera bat eta grabatu minutu gutxi batzuetan zure gaitasun eta trebetasunak. Gero, igo ezazu grabatutako bideoa Youtubera edo Google Videora eta pazientzia pixka batekin, itxaron ezazu zure bizitzari buelta eman diezaioken telefono deira edo korreora lan eskaintza bat jaso dezakezu eta!
Curriculo 2.0 deritzo fenomeno honi. Kurrikulumak enpresas enpresa bidaltzen ibili beharrean, hor goian aipatutako helbideren batean zure bideo bat jarri dezakezu eta zortea baduzu, enpresaren batetatik deituko dizute elkarrizketa pertsonal bat egiteko.
Sistema berri honek, baditu abantaila batzuk batez ere, enpresa buru edo kontratatzaileentzat. Beraiek ordu erdian 10 bideo ikusi baitezakete. Modu tradizionalean, ordea, bizpahiru egungo lana ekarriko luke horrek.
Baina baditu bere alde txarrak ere. Bideo bat Interneten jartzean, mundu guztiak baitauka aukera grabazio hori ikusteko, eta agian modu barregarrian utzi zaitzakete. Oraindik ere, ez gara konturatzen gure bideo bat edo argazki bat Internetera igotzean, mundu zabalaren bistan jartzen garela. Edonork, munduko edozein tokitatik ikusi gaitzakeela.
Guzti honen oinarrian Web 2.0 dago. Eta teknologiak aurrera egiten duen heinean, horrelako kontu bitxi gehiago aterako dira. Geu ere, horrelako kontuetan eguneratu egin beharko gara, dagoeneko Espainiako enpresa batzuk hasi baitira langileak modu honetan kontratatzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: