Curriculum 2.0
Lan bila al zaude? Aspertu egin zara bulegoz bulego elkarrizketak egiteaz emaitzik izan gabe?
Ez larritu, hona hemen Interneta ematen digun beste soluzio bat:
- Bideo labur bat grabatu zure gaitasunak erakutsiz eta zure lan-esperientzia kontatuz.
- Nahi duzun enpresetara bideoa korreoz bidali.
- Enpresari gustatzen bazaio, elkarrizketa pertsonal batera gonbidatuko zaitu eta proba pasatzen baduzu agian bilatzen zenuen lana aurkituko duzu.
YouTube.com-en ikusi ahal dezakegu dagoeneko curriculum mota hauek.
Egia da bai enpresek bai lan bila daudenak denbora mordoa aurreztu dezaketela sistema honekin. baina nire ustez, aurrez aurreko elkarrizketetan irudien bitartez demostratu ezin diren gauzak adieraz daitezke.
Esaterako, elkarrizketa batean hitz egiterakoan segurtasuna eta konfiantza adierazi dezakezu zure keinu, hizkera edo begiraden bitartez. Ordea, Internetak proposatzen digun sistema honekin tratu pertsonala ematen digun informazioa galtzen da.
Iruzkinak
2008-02-19 01:12 #1
Utzi iruzkina: