Web 2.0 Curriculum-ak

ilargiangaldurik 1456147821437 Ilargian galdurik | 2007-02-07 10:08

Badirudi Web 2.0ren mundu honetan, azken aldian moda berri bat hedatzen hasi dela,  bideo grabazioen bidez egindako curriculum-ak Interneten eskegitzearena.Emaitzak ikusita, nahiko burutapen arrakastatsua izan da, batez ere ikus-entzunezko munduan aritzen den eta lan bila dabiltzan jendearentzat, zenbait enpresak jadanik kontratazioak egin dituztelako.

Baina, hala ere oraindik laster da esateko, momentuko joera bat bakarrik izango den edota Curriculum-en formatu berria bezala inposatuko den. Nire ustez, orain  unibertsitatean ikasten ari garen askok ez gara hainbat amets-gaizko eta urduritasun sortzen duten  ohizko  lan-elkarrizketatik libratuko.

 Hemen daukagu, adibide gisa,  Youtuben  aurkitu dezakegun Web 2.0 erako Curriculum baten bideoa:

 


Utzi iruzkina: