Bake spam-ak

ilargiangaldurik 1456147821437 Ilargian galdurik | 2006-12-25 14:14

Gabonak eta bake garaia: bakea, hori da askok berhar duguna, baina, badirudi  gure        e-mail zerbitzarietan gutxienez, askotan, ez dugula aurkitzen nahi ez genituen hainbat  mezuren artean, spam-ak. 2006ko azaroaren 24ean Aritz Gorrotxategik El Diario Vasco-n idatzi zuen artikuluan,  Bake Spam-ak, ongi azaltzen du gehienok askotan bizi izan dugun egoera; guk ezagutzen ez dugun helbide batetik mezu bat jasotzen dugu, askotan publizitarioa, baina, gero eta mota gehiago azaltzen hari dira,  Gorrotxategiren testuan agertzen den modukoa, esate baterako.

 Mezu  hauek  gehienetan gogaikarriak izateaz gain, guk ez baititugu  hauetan bidatzen diguten informazioa eskatu, gure buruari galdera bat egitera bultzatzen gaituzte:  Nondik atera dituzte gure datuak? Ez al dago lege bat gure datuak babesten dituena? Teorian behintzat bai, baina, denok dakigu zer pasatzen den gauza hauekin teoriatik praktikara… Urteko beste garai batean, agian, egoera hau salatzeko meeting luze bat botako nuke, baina, gabonak izanda gauza bakarra dut esateko: Itxi ezazu korreo kontua eta zoaz  turroiak eta polboroiak jatera!

 

Zorionak eta urte berri on!

Chris Ranes - Christmas in Paris I


Utzi iruzkina: