Udazkeneko oroitzapenak dantzan, malenkoniak biolina jotzen duen bitartean.Printzesa txikia triste dago, ezin ditu biolinaren nota urdinak harrapatu. Dalien galmendian barrena, ametsen artean galdurik. Askatasunaren hegoen bila, ukitu ahal eta harrapatu ezin. Malkoen kolore hotzen artean pinpilinpauxa batek azken aldiz hegoak irekitzen ditu. Irri zabarrak eta zurrumurruak galmendian zehar, gezurren eta gehiegikerien lurrina itogarri bihurtzen da; dalien usain ustela. Printzesaren begien argi izpiak itzaletan harrapaturik gelditzen dira, bihotz samurra izozten da, eta xalotasuna galm...
François Truffaut Parisen jaio zen 1932ko otsailaren 6an eta 1984ko urrian garun tumore baten ondorioz hil zen. Txikitatik irakurle sutsua izan zen, horren ondorioz bere pelikula gehienak XIX. mendeko idazle frantziarren kutsua izango dute, Balzac zuzendariarengan eragin nabarmena izanik. Zinearengan gaztetik erakarpen berezia izango du, batez ere, Hollywood-eko klasikoengan eta aurrekontu txikiko pelikulengan. Truffaut ez zen bakarrik zinemagile lanetan aritu: aktore, gidoilari, L´Enfant Sauvage filmean esate baterako, eta idazle ere aritu zen; “El cine según ...
Netiketak guztiz beharrezkoa iruditzen zaizkit, imajina dezakezue araurik gabeko lurralde bat, non bakoitzak nahi duena egiten duen besteak kontuan izan barik eta errespetu hitza ez den existitzen? Nik behintzat ez, errespetua guztiz beharrezkoa zaigu elkarbizitzarako eta are gehiago Interneten, non milioika pertsona bizi garen. Ez dugu ahaztu behar guk errespetuaren mugak hausten baditu, gero ezin garela kexaka ibili beste batek ez badigu begirunerik. Beraz ladies and gentlemen erabil itzazue netiketak, musu truk dira!
Aste honetan, gure bloga elikatu dezagun, Joxe irakasleak Berrian agerturiko Tim O´Reilly-ri buruzko elkarrizketa bat irakurtzera gonbidatu gaitu, gero, honen inguruan gure iritzia plazaratu dezagun. Elkarrizketak Web 2.0-ren gaia jorratzen du, Tim O´Reilly-k ausart eta argi erantzuten zituen galderak, ez zien beldurrik kazetariaren hitzei; baina, bukatzeko, irakurleak hasieratik hitzen oihanean bilatzen zuten galdera, isilpeko basapiztia, edozein momentuan erasotzeko prest: “Zein da hizkuntza minorizatuen eta herrialde txikien tokia etorkizun...
Beatriz irakasleak interneten zeuden hiztegiak arakatzera eta hauetatik kurtsorako baliagarriak suertatuko zaizkigun hiru aukeratzera bultzatu zigun, hauek izan dira nire aukerak: 3000 Hiztegia: Oso baliagarria idazterakoan gaztelerazko hitz bat euskaraz nola esaten den jakiteko eta alderantziz. Beti eskura edukitzeko tresna oso gomendagarria. Sinonimoen hiztegia ( Adorez): Hiztegi honek euskarazko hitzen sinonimoak eskaintzen dizkigu, bereziki aproposa idazterako orduan behin eta berriro hitz berdina ez errepikatzeko. Aipatzekoa ...
Hemendik eta handik miatzen zenbait blog interesgarri aurkitu ditut, sarearen nahaspilatik atera eta hemen dakarkizuet , espero dut zuen gustukoak izatea eta on egin! Hitz beste: Hara non eta nire espedizioan, sarean barrena, Anjel Lertxundiren bloga aurkitzen dudan, a ze nolako ezustea! Nire bilduma txiki honetan ezin zen falta honen pareko blogarik. Hitz jatorrez betetako bloga; diseinu aldetik,formala, apainketa gutxirekin, pixka bat hotza, baina bestalde, oso ongi antolatua, irakurketa eta testuen bilaketa erraza ahalbideratzen duen...
Galduta ilargi gabeko gau batean, galduta pinturarik gabeko koadroan, galduta lorerik gabeko udaberrian. Arima grisa bihurtzen denean galdurik nabil.