Blogen oihanean

ilargiangaldurik 1456147821437 Ilargian galdurik | 2006-10-15 10:08
1

Hemendik eta handik miatzen zenbait blog interesgarri aurkitu ditut, sarearen nahaspilatik atera eta hemen dakarkizuet , espero dut zuen gustukoak izatea  eta on egin!

 

Hitz beste:  Hara non eta  nire  espedizioan, sarean barrena, Anjel Lertxundiren bloga aurkitzen dudan, a ze nolako ezustea!  Nire bilduma txiki honetan ezin zen falta honen pareko blogarik. Hitz jatorrez  betetako bloga; diseinu aldetik,formala, apainketa gutxirekin, pixka bat hotza, baina bestalde, oso ongi antolatua, irakurketa eta  testuen bilaketa  erraza ahalbideratzen duena.

 

Gu bai ondo( Mexiko ta  Panama… olatuz olatu!!!): Blog honen bidez Bi surfista euskaldun haien joan etorriak kontatzen dizkigute Mexiko eta Panama barrena. Aipatzekoak dira eskaintzen dizkiguten argazkiak,  hauen tartez  hango parajeen edertasuna  eta eguzkiaren  musu leunak ekartzen dizkigute.

 

 Basajaunen erreinua: Izenburua bezain xelebrea den bloga; bitxikeriaz, gogoetaz eta kulturaz jositako bloga. Oso gomendagarria,  zer  irakurri ez dakizunean irakurtzeko. Txat moduko leihatila bat ere  eskaintzen digu egileak, non   gure iritziak utz ditzakegu sarreren erantzunetan utzi beharrean. Zeren zain zaude erreinu bitxi honetan sartzeko?

 

Hamaika:  Ikus-entzunezkoei buruzko eta batez ere telebistaren inguruko gaiei  buruzko  artikulu oso gomendagarri eta interesgarriak. Informazioa eta iritzia primeran  tartekatzen ditu egileak, edukia era erakargarri batean aurkeztuz. Hala ere musika edo bideoren bat tartekatzea ez legoke gaizki.

 

 Kixmi: Tximino-obsession deitu ahal zitzaion ere  blog honi; tximinoak blogaren  hari nagusia izanik beste horrenbeste gai aurkezten zaizkigu.  Oso era  entretenigarri eta ezberdinean aurkezten zaigun blog hau ezin da falta nire mini-zerrendan. Antzina galdutako sena berreskuratu nahi baduzu eta ispilu aurrean begiratuta tximino aurpegia duzula konturatzen bazara badakizu nora jo!

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-18 04:35 #1

Begi ona duzu blogak aukeratzeko orduan. Segi horrela.<br />


Utzi iruzkina: