Truffaut
François Truffaut Parisen jaio zen 1932ko otsailaren 6an eta 1984ko urrian garun tumore baten ondorioz hil zen. Txikitatik irakurle sutsua izan zen, horren ondorioz bere pelikula gehienak XIX. mendeko idazle frantziarren kutsua izango dute, Balzac zuzendariarengan eragin nabarmena izanik. Zinearengan gaztetik erakarpen berezia izango du, batez ere, Hollywood-eko klasikoengan eta aurrekontu txikiko pelikulengan. Truffaut ez zen bakarrik zinemagile lanetan aritu: aktore, gidoilari, L´Enfant Sauvage filmean esate baterako, eta idazle ere aritu zen; “El cine según Hitchcock” zazpigarren artean erreferentzia moduan jotzen den liburuaren idazlea izan zen. Bere haurtzaroarekin loturiko pelikula Laurehun kolpeak, izan zen bere debuta; handik aurrera gai dezente jorratu zituen, amodioarena indar berezia izanik, honen erakusgarri: Jules eta Jim, Bi ingelesak eta amodioa edota Amodioa hogei urterekin. Bere film guztietan dramaren pintzeladak ikus daitezke, amodioa edo umorea bezalako beste osagai batzuekin nahastaturik. Amerikar gaua pelikularekin Oscarra irabazi egin zuen, pelikula honek zinemagintzaren gaia jorratzen du, non Truffaut zinemarekiko duen miresmena argi eta garbi agertzen da.
Grinez beteriko pertsona izan zen eta zinemarekiko bere grina ikusleari transmititzen saiatu zen. Beti pertsonen arreta lortzen ahalegintzen zen, bai bizitza pertsonalean, bai bere pelikuletan. Filmak bere izaeraren eta haurtzaro zailaren isla izan ziren; pelikula bakoitzean bere izaeran zatitxo bat erakusten zuen. Truffaut zinearen bidez arnas hartzen zuen,zinemagintza ez zen bere ogibidea, bere bizitza baizik,eta hor aurkitzen da Truffaut-en apartekotasunaren gakoa.
Beraz,gauzak gustatzen zaizkizulako egin behar dituzu, are gehiago horren beharra sentitzen duzulako; ezin zara besteen laudorioen zain egon, ez duzu ezer lortuko eta. Benetan zerbait gustatzen zaizunean ahalegin guztiak egiteko prest zaude, eta nahiz eta nekatuta egon behin eta berriro ekingo diozu, menpekotasun bat sortzen baita, batzuen ustez inora eramaten ez duena, zuretzat bide bakarra dena.
“ Artean fantasia hazten duen edozeinek zoroa dago nonbait . Bere arazoa zoramena interesgarria bihurtzea da.” François Truffaut
Iruzkinak
Utzi iruzkina: