Zenbait hiztegi
Beatriz irakasleak interneten zeuden hiztegiak arakatzera eta hauetatik kurtsorako baliagarriak suertatuko zaizkigun hiru aukeratzera bultzatu zigun, hauek izan dira nire aukerak:
3000 Hiztegia: Oso baliagarria idazterakoan gaztelerazko hitz bat euskaraz nola esaten den jakiteko eta alderantziz. Beti eskura edukitzeko tresna oso gomendagarria.
Sinonimoen hiztegia ( Adorez): Hiztegi honek euskarazko hitzen sinonimoak eskaintzen dizkigu, bereziki aproposa idazterako orduan behin eta berriro hitz berdina ez errepikatzeko. Aipatzekoa da sinonimoez aparte, hitzaren antonimoen zerrenda ere eskaintzen duela.
Euskal lokuzioak, Koldo Izaguirre: Guztiz aproposa idatzitako testuak aberasteko eta bakoitzak dituen hizkuntzaren ezagupenak zabaltzeko. Tresna oso eraginkorra eta besteak beste, gazteleraz edo frantsesez hitz bat sartuz gero, euskaraz hitzarekin zerikusia duten lokuzioak eskaintzen ditu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: