Interneteko erregeak

ilargiangaldurik 1456147821437 Ilargian galdurik | 2006-12-25 20:38
2

Zibilizazio asko egon dira historian zehar, zein baino zein harrigarriagoa: egiptoarra, greziarra, inkak... Baina, azken urteotan  zibilizazio berri bat sortu da, indartsua, izugarria, munduko txoko guztietatik hedatzen den zibilizazioa, arraza guztietako herritarrek osatzen duten zibilizazioa: Internet.

Zibilizazio honen historia labur, baina, aldakorraren zehar agintari asko egon dira. Lehenego Microsoft enpresaren diktadura etorri zen. Gutxinaka-gutxinaka, itzalpean, honi boterea kentzen saiatu ziren beste enpresa batzuk agertu ziren, besteak beste hainbat arrakasta  izan duen Google, Internet-aren bere sozializazio asmoekin. Handik gutxira iraultza  izugarria piztu zen, Tim O´Reilly definitutako Web 2.0  kontzeptuarekin, non  erabiltzaileak diren Internet-eko  edukien sortzaile, guztiek enpresa handien absolutismoaren kontra jo zuten. Erabiltzaileek protagonismoa eskatzen zuten.

Web 2.0 fenomenoaren ondorioz sortu dira, hala ere, Interne-eko errege-erregina berriak; gehienak gazteak, hogeita hamar urtetara osta-osta  heltzen dira,  oso ekimentsuak eta  guztiak  etorkisuna irudikatzeko erreztasun  handiarekin, esate baterako: youtube-ren sortzaileak, flicker-renak...

Eta bukatzeko aurkitu dudan irudi kuriosoa,  metafora nahiko xelebrea:

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-12-28 16:38 #1

Web 2.0k iraultza bat ekarri du zelan lan egiten dugun Interneten, eta hor erabiltzaileok eragin handiagoa dugu sarean, baina ez dut uste Web 2.0 pareka daitekeenik sobietarren iraultzarekin, nahiz eta irudia ikusgarria den.<br />

Yukiko

Yukiko 2007-01-17 14:34 #2

Ez zen nire asmoa Sobietar Batasunaren iraultzarekin, baina irudia deigarria eta indarez betea iruditu zitzaidan eta ideia nahiko eraberritzailea.


Utzi iruzkina: