Dalien galmendia
Udazkeneko oroitzapenak dantzan, malenkoniak biolina jotzen duen bitartean.Printzesa txikia triste dago, ezin ditu biolinaren nota urdinak harrapatu. Dalien galmendian barrena, ametsen artean galdurik. Askatasunaren hegoen bila, ukitu ahal eta harrapatu ezin.
Malkoen kolore hotzen artean pinpilinpauxa batek azken aldiz hegoak irekitzen ditu. Irri zabarrak eta zurrumurruak galmendian zehar, gezurren eta gehiegikerien lurrina itogarri bihurtzen da; dalien usain ustela. Printzesaren begien argi izpiak itzaletan harrapaturik gelditzen dira, bihotz samurra izozten da, eta xalotasuna galmendia apaintzen duen irudi baten oroitzapena baino ez da.
P.D: Alphonse Mucharen irudia, Joxe irakasleak esan bezala Flickr-ren bidez txertatu dut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: