Berria estilo liburuaren aurkezpena
Ostiralean, Berria egunkariaren Estilo liburuaren aurkezpena aurre berrian izan genuen Huhezi-n, Bilbon aste honetan izango baita, Irene Arraratsen eskutik,proiektuaren koordinatzailea eta egunkariaren euskera zuzentzailea.
Irenek hasiera batetik argitu zuen liburua kontsulta liburua zela, hau da, eskuartean izateko liburua eta ez apal hotz batean apaingarri giza egoteko (horretarako badaude 25 euroren truke figuratxo ederrak). Beraz, letraz beteriko orrietan, idazten duen edonork izan ditzakeen duda-mudak agertzen zaizkigu. Bestalde, berak esan bezala, liburuan ez ditugu hizkuntzaren erabilerari buruzko arauak aurkituko horretarako Euskaltzaindia baitago.Liburuan Berria egunkariaren hizkera aurkituko dugu, argia, zuzena, erakargarria; gure testuak aberasteko eta janzteko oinarrizko armairua eta kalko ustelak diren birusetatik babesteko txertoa. Euskararen normalizaziorako eta honen erabilera txukunerako ezinbesteko lanabesa dugu.
Liburuaren formatua oso erakargarria da; batetik, atalka banaturik dago jorratzen dituen gaien arabera, honek bilaketak errazten dituelarik. Bestetik, mapak eta taulak ere agertzen zaizkigu informazioa osatzeko. Liburu bukaeran hiztegi bat aurkitzen dugu, non zalantzak sor ditzaketen hitzak agertzen dira, beti ere Berriaren aburuz.
Artikulu honi bukaera biribil bat emateko, ezin daiteke aipatu gabe geratu Berriaren Estilo liburuak batez ere honen arima edo esentzia biltzen duela. Hori baita azken finean paperean pilatutako gomendio eta arau sorta gris bat izatetik ezberdintzen duena; ahots propioa izatea, indartsua, baina, aniztasunaren eztitasunari uko egin gabe, beti ere kemena eta esperientziari lotuta. Eta testuari azken pintzelada emateko Irenek hitzaldiari amaiera emateko erabilitako Samuel Johnsonen aipua: “Ahaleginik gabe idatzia, plazerrik gabe irakurria”.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: