Literatura interaktiboa
Oraingo honetan Joxek literatura Web2.0 erara lantzeari buruz gure iritzia plazaratzera gonbidatu gaitu. Proiektua nahiko interesgarria dirudi, interneten bitartez eta etxetik mugitu gabe nolabaiteko bilera literarioak sortzen dira liburu baten inguruan, bakoitzak modu antolatu batean bere iritzia eman eta hau besteekin eztabaidatzeko aukera du. Bestalde, liburua irakurri ondoren, sorkuntza bultzatzen duten zenbait proiektu proposatzen dira eta ikasleek bat aukera eta gauzatu behar dute: liburuari buruzko poster bat, gaiarekin zerikusia duen olerki bat edo komiki bat diseinatzea esate baterako.
Irakurketa bultzatzeko ekimen polita iruditzen zait, gainera, bakoitzak obrari buruz duen ikuspegi pertsonala besteei transmititzea eta era berean besteen ikuspegia ezagutzea oso aberasgarria gertatzen zait. Hala ere, ez legoke txarto noizean behin sarean bildutako irakurleak haien artean geratzea, kafetegi batean adibidez, harremanak estutzeko eta hobeto ezagutzeko, sarea batzutan nahiko inpertsonala baita.
Bestalde irakurketaren aldeko aipamena egin nahiko nuke; gaur egun gero eta gutxiago irakurtzen da, denbora faltaren moduko aitzakiak arrazoien artean nagusituz ( telebista ikusteko denbora bai, baina ez ordea irakurtzeko). Honen aurrean gauza bakarra esan dezaket , gutxi direla etxean epel-epel, maindire batekin, musika lasaia entzuten duzun bitartean, irakurtzeari parekatzen zaizkion atseginak; sentsazio berezi eta pertsonala sortzen du, deskriba ezina, bakoitzak ezberdin sentitzen baitu, egizu proba, ez zara damutuko!
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2006-11-11 14:26 #1
Ados nago irakurketaren plazerrez diozunarekin. Bide batez, zein ederki apaintzen ari zaren bloga. Zorionak!<br />
Utzi iruzkina: