bake spamak: iritzi kritikoa
BAKE SPAMAK (Aritz Gorrotxategi, El Diario Vasco 2006ko azaroaren 24)
Egia esaten badizuet, artikulu hau irakurtzen egon naizenean egilearekiko izugarrizko enpatia sentitu dut. Nork ez du jaso bere bizitzan horrelako mezu misteriotsuren bat? Galdera hau, noski, erretorikoa da. Azken finean, spam mezuak jasotzea, sarelari guztion eguneroko ametz gaiztoa bilakatu da, eta badirudi horrekin elkar bizitzera kondenatuta gaudela.
Azken urte hauetan mota guztietako enpresek horrelako trikimailuak erabili dituzte euren zerbitzuak munduan zehar promozionatzeko. Are gehiago, ez gara oso urrutira joan behar horrelako praktika txarrak ikusteko, besteak beste, Bilbo hirian kokatuta dagoen banketxe ezagun batek (zertarako pista gehiago, ezta? jajaja) noizean behin horrelako email inozoak bidaltzen dizkit.
Baina tira, badakizue artikulu honek zergatik harritu nauen horrenbeste? Enpresa batek horrelako trikimailuetan sartuta egotea ulertu dezaket, azkenean marketing tresna bat baino ez da, zikina baina publizitatea egiteko oso baliogarria. Ezin dudana ulertu zera da, elkarte batek, diru irabaziak helburu bezala ez duen talde batek konkretuki, horrelako mobidetan sartuta egotea.
Nire ustez, bakea bultzatzen duen elkarte batek kode etiko bat ere bai eduki behar du. Internet ez da mundutik kanpo dagoen esparrua, eta gure bizitzako gune ezberdinetan erabiltzen ditugun balore zein etika hor ere erabili beharko genituzke. Gauza bat argi izan behar dugu denok: interneten, denak ez du balio.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: