Zoriontasuna

Blogekin hasteko

YouTube

zoriontasuna 1456154054428 Zoriontasuna | 2007-01-24 19:44

Gaur egun, Interneten gero eta gauza gehiago egin daitezke, esaterako, erosketak, informazioa bilatu, jendearekin komunikatu… Eta, orain, dirudienez, lana bilatu ere. Nahiz eta lana aurkitzeko era ona iruditu, momentuz ez da normalena. Beraz, norbaitek saiakera hau abian jarri nahi badu, urte batzuk itxarotea gomendatzen diot.   Nire ustez, Internetek ematen dituen erraztasunak ikaragarriak dira eta aprobetxatu behar ditugu. Hala ere, horrek ez du esan nahi edozertarako erabili behar dugunik. Alde batetik, gezurra esatea oso erraza izango litzatekeelako eta inork ez zuelako adieraziko ...


Ezkontza

zoriontasuna 1456154054428 Zoriontasuna | 2007-01-17 14:36

  Gaur YouTube arakatzen ari gara eta horretako bideo bat sartu behar dugu blogean. Nik aukeratutakoa gustatzea espero dut.


Firefox

zoriontasuna 1456154054428 Zoriontasuna | 2007-01-14 21:03

Aurreko klasean Firefox-ri buruz aritu ginen. Nik, egia esanda, gutxitan entzunda neukan izen hori eta are gutxiago nekien bere esanahia. Orain, aldiz, asteburua bukatuta, aitortu behar dut nire kultura txikia gai hauetan.   Larunbatean, lagun baten etxean nengoela Gabon zaharraren argazkiak ikusten, konturatu nintzen berak ere Firefox erabiltzen zuela eta hortaz aritu ginen arratsalde osoan. Dirudienez,  Explorer baino azkarragoa da eta baita seguruagoa ere. Gainera, arazo bat izanez gero, automatikoki zuzentzen da. Informazioa azkarrago bilatzeko hainbat estrategia berri dauzka...


Web 2.0 ikasgaian aztertu behar dugun artikulua Los nuevos reyes de Internet deitzen da. Hemen adierazten da, betez ere, gaur egun gehien erabiltzen diren web gune famatuenak (hala nola YouTube, MySpace, Flickr…) gazte batzuek sortu dituztela, hogei eta hogeita hamar urte artean dituztenek, hain zuzen. Web gune horiek, mundu mailan, garrantzitsuak izatearen ondorioz, gazte sortzaileak aberatsak bilakatu dira.   Artikuluaren arabera, jendeak bideoak, argazkiak, blogak… Interneten jarri ondoren, botere gehiago du, bere iritzia emateko guztiz askea baita.   Aurrekoarekin guztiz ados...


Aritz Gorrotxategi

zoriontasuna 1456154054428 Zoriontasuna | 2006-11-29 14:51

Aritz Gorrotxategik El Diario Vasco-n idatzitako artikulua Bake Spam izena du eta ordenagailua erabiltzen dugun gehienok daukagun arazoa azaleratzen du, hau da, egunero heltzen zaizkigun milaka mezuen arazoa aztertzen du. Nola gerta daiteke ez dakigun norbaitek jendearen posta helbidea jakitea? Zer estrategia erabiltzen dute?   Posta horien bidez gure ordenagailura sartzen lortzen dute eta publizitateko mezuak badira arazoa ez da handiegia, baina zer gertatzen da mezu horien bidez birusak bidaltzen dizkigutenean? Erantzuna oso erraza da, denok dakigun moduan ordenagailua pikutara doa e...


Berria Estilo Liburua

1
zoriontasuna 1456154054428 Zoriontasuna | 2006-11-11 13:25

Azaroaren 10ean Berria egunkariaren zuzentzailea eta Berria Estilo Liburuaren antolatzaile batek etorri zen unibertsitatera hitzaldi bat ematera. Beren helburua honako hau zen: Estilo Liburuari buruz informatzea.   Hitzaldia oso interesgarria zela iruditu zitzaidan, batez ere, gure lanbidea idaztera bideratu nahi digunontzat. Hasieran, Berria egunkaria deskribatu zuen, bere nortasuna agerian utziz, hau da, Berria mundu ikuskera bat zela, kazetaritza egiteko modua eta hizkuntza eredu bat zela adieraziz. Beraz, Estilo Liburu bat hori guztia islatu behar du.   Gero, liburua nolakoa d...


Azaroaren 8an Web 2.0 ikasgaiarekin erlazionatutako hitzaldia eman zigun Iban Aranzabalek, Goiena.net eta Sustatu.com-eko editorea dena.               Beraz, hitzaldia Goienari buruzkoa izan zen batez ere, bere egoera laborala eta bere esperientzia pertsonalak azaldu zizkigun, bere iritzia emanez gai askoei buruz. Baita editoreen lana zein den, beste gauzen artean, jakinarazi zigun ere..             Hitzaldia interesgarria izan zela esan daiteke, nahiz eta azkenean gehi...



Netiketa

zoriontasuna 1456154054428 Zoriontasuna | 2006-10-23 07:13

           Netiketa ‘Internet’ eta ‘Etiketa’ hitzen arteko nahasketa da eta sarean aritzeko hainbat ‘arau’ ematen ditu. Arau horiek ez dira legalak noski, baina Interneten jendearekin komunikatzeko ondo erabiltzea gomendatzen da, hau da, Netiketak jendetasun arau sorta bat da.               Joxe Aranzabal irakasleak gomendio hauek eman zizkigun klasean: zaindu artxibo atxikien tamaina, RTF erabili, ez idatzi letra larriz, garbitu mezuen zerrenda amaigabeak, ez sinetsi faltsukeriak ...


Tim O'Reilly

1
zoriontasuna 1456154054428 Zoriontasuna | 2006-10-20 07:35

Urriaren 8an, Berria egunkarian Tim O’Reilly-ri egindako galdeketa argitaratu zen eta horri buruz, hain zuzen ere, doa idazten ari naizen hau. Web 2.0 ikasgaian artikulua irakurtzea eta gure iritzia ematea agindu zigun irakasleak.               Tim O’Reilly Web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea izan zen. Hitzaldi bat eman zuen Gasteizen honi buruz eta baita beste gai batzuetaz ere (baina beti bere ildotik jarraituz), hala nola, herrialde garatuen eta azpigaratuen ezberdintasunak teknologia berriei dagokienez, sakelako telefonoen erabil...


zoriontasuna 1456154054428

Blog hau Web 2.0 ikastaroan sortzen ari gara artikuluak irakurtzeko eta jende ezberdinekin komunikatzeko.