Kategoria: abantailak
Egia esan, Firefox ez nuen ezagutzen orain dela gutxira arte. Banekien Explorerren antzerako beste programa bat existitzen zela etb: baina firefox-en probak egin ditudan lehen aldian Unibertsitatean Web 2.0 Ikasgaian izan da. Egia esan aldaketa orok moldaketa prozesu bat eskatzen du, eta ni oraindik prozesu horretan nago, arraro xamarra egiten baitzait Firefoxen formatua… Frifefox probatzen ibili naizenetan, ahoko zapore onekin irten nahiz, baina oraindik ez dut astirik izan “Firefo: testigantzak” artikuluan blogariek idatzi dituzten abantailak aurkitzeko, baina harriturik geratu nah...
Aurreko klasean Firefox-ri buruz aritu ginen. Nik, egia esanda, gutxitan entzunda neukan izen hori eta are gutxiago nekien bere esanahia. Orain, aldiz, asteburua bukatuta, aitortu behar dut nire kultura txikia gai hauetan. Larunbatean, lagun baten etxean nengoela Gabon zaharraren argazkiak ikusten, konturatu nintzen berak ere Firefox erabiltzen zuela eta hortaz aritu ginen arratsalde osoan. Dirudienez, Explorer baino azkarragoa da eta baita seguruagoa ere. Gainera, arazo bat izanez gero, automatikoki zuzentzen da. Informazioa azkarrago bilatzeko hainbat estrategia berri dauzka...