Firefox

zoriontasuna 1456154054428 Zoriontasuna | 2007-01-14 21:03

Aurreko klasean Firefox-ri buruz aritu ginen. Nik, egia esanda, gutxitan entzunda neukan izen hori eta are gutxiago nekien bere esanahia. Orain, aldiz, asteburua bukatuta, aitortu behar dut nire kultura txikia gai hauetan.   Larunbatean, lagun baten etxean nengoela Gabon zaharraren argazkiak ikusten, konturatu nintzen berak ere Firefox erabiltzen zuela eta hortaz aritu ginen arratsalde osoan. Dirudienez,  Explorer baino azkarragoa da eta baita seguruagoa ere. Gainera, arazo bat izanez gero, automatikoki zuzentzen da. Informazioa azkarrago bilatzeko hainbat estrategia berri dauzka...