Netiketa

zoriontasuna 1456154054428 Zoriontasuna | 2006-10-23 07:13

           Netiketa ‘Internet’ eta ‘Etiketa’ hitzen arteko nahasketa da eta sarean aritzeko hainbat ‘arau’ ematen ditu. Arau horiek ez dira legalak noski, baina Interneten jendearekin komunikatzeko ondo erabiltzea gomendatzen da, hau da, Netiketak jendetasun arau sorta bat da.

 

            Joxe Aranzabal irakasleak gomendio hauek eman zizkigun klasean: zaindu artxibo atxikien tamaina, RTF erabili, ez idatzi letra larriz, garbitu mezuen zerrenda amaigabeak, ez sinetsi faltsukeriak etab.

 

            Nire ustetan, arau hauek kontutan hartzea jende aurrean sarean idatzi behar dugunean oso garrantzitsua da, batez ere, begirune falta agerian ez usteko eta nahigabe hanka ez sartzeko. Beraz, garrantzia hori dela eta, norbaitek erakutsi behar digu nola idatzi, zer egin artxibo atxikituak bidaltzerako orduan eta badagoela jendea sarean faltsukeriak bidaltzen dituena helburu ekonomiko eta mingarriekin.

 

            Netiketan agertzen den beste kontu interesgarri bat honako hau da: “ez iraindu inor sarean, eta iraintzekotan mezua sinatu”. Nire ustez, norbait kritikatzea ez dago gaizki (niri ere ez zait inporta besteen kritikak), baina betiere begirune osoz, besteen iritzia errespetatuz eta ondorioz, kritikaren mezua sinatzea begirune horren isla da.

 

            Laburtuz, Netiketan ematen diren arauak interesgarriak, beharrezkoak eta erabilgarriak dira, sarean ez baikaude besteen aurrean fisikoki eta horrek ondorio onak zein txarrak izan ditzakeelako.


Utzi iruzkina: