Aurreko ostiralean formato berriarekin jaso genuen eskualdeko egunkaria. Busturialdeko hitza itxuraldatu egin zitzaigun, baina ez egunkaria bera bakarrik, web orriak ere aldaketa jasan du.
Kurtso honetan Iban Arantzabal, Goienako Ikus-Entzunezkoen zuzendariaren hitzaldia izan dugu huheziko fakultatean. Aurretik ez nuen bere berririk, baina interesgarriak iruditu zitazikidan berak botatako pare bat ideia. Alde batetik, blogen garrantzia eta erabilgarritasuna aipatu zituen. Ni aurten hasi naiz blog bat zer den eta zer erabilera eman diezaiokedan ulertzen. Egia esan, uste dut blog bat edukitzeak hainbat aukera zabaltzen dituela; bakoitzaren ideiak plazaratu eta besteek hauek ikusteko eta iritzia emateko parada eskaintzen duelarik. Bestetik, Firefox software librearen a...
Zergatik Firefox? Eta zergatik ez? Nik oraindik ezer gutxi dakit programa honen inguruan, Joxe Arantzabalek kasean azaldutakoa besterik ez. Hala ere, badirudi guk bizi osoan erabili dugun Internet Explorer baino hobea dela. Hori da behintzat “Zergatik Firefox: Testigantzak” artikuluan Deneb esaten dutena. Egia esan, ez naiz harritzen, IE-ek denoi ere hainbat buruhauste eman dizkigula ez baita berria. Artikuluan irakurritakoaren arabera, honako ezaugarri hauek ...
Epa! Gaurko klasean google-ren aplikazio berri bat erabiltzen ikasi dugu. Bertan idatzi egin dezakegu eta kontakturen batek idatzitakoa irakurtzeaz gain, aldaketak egin ditzake bertan. Oso aproposa iruditzen zait beste pertsona batzuekin konpartitu beharreko lanak idazteko. Hemen erakutsiko dizuedan testutxo hau duzue honen adibide; taldekide batekin konpartitutako elkarrizketa antzekoa da. Kaixo wapa, zer edo zer aldatu nahi duzu? :p irakurtzen didazu? bai zer iruditzen zaizu google-ren aplikazio hau? interegarri xamarra niri pertsonalki, taldeko lanak idazteko oso erabilgarria irudi...
Orain pare bat aste Luistxo Fernandezen hitzaldia izan genuen huheziko fakultatean. Euskal blogosferan zer esan handia eman du 40 urteko Eibartar honek, eta bera da, beste bi lagunekin batera, Tagzania web orria aurrera eraman duena. Tagzania sortzearen ideia, kafe bat hartzen zeudela otu zitzaiela aitortu zigun. Beraiek delicious-en erabiltzaile sutsuak omen dira, eta delicious-ek esakintzen duenaren antzeko zerbait egitearen ideia etorri zitzaien....
Spamak, eskakizunik gabe heltzen diren mezuak dira. Gure helbide elektronikora heltzen zaizkigu gehienbat. Askotan ez dugu jakiten nork bidaltzen dizkigun, ezta zeren inguruan hitz egiten zaigun ere. Nonbaitetik hartzen dituzte gure datuak, oharkabean guk nonbaiten emanda. Nola ekidin informazio mota hau? Zaila da dudarik gabe. Internetek gaur egun daukan indarra ikusita, ia ezinezkoa da spam hauek kontrolatzea. Baina uste dut, bakoitzak erabaki beharko lukeela zer jaso eta zer ez. Norberaren intimitatea baitago kolokan azken finean.
Hemen duzue Gernikan aurreko maiatzean izan genuen kontzertu ahaztezina. Astra gaztetxean egin zen km0 ekitaldien barruan eskainiriko emanaldia da. Ikusi eta gozatu ikuskizunarekin!
Gogoratzen naiz, orain urte batzuk, txateatzeak zuen indarra. Harrigarria zitzaigun ikustea, nola komunikatu gintezkeen denbora errealean, munduko beste puntan egon zitezkeen haiekin. Nahi genuena esan geniezaiekeen, momentuan okurritzen zitzaiguna. Orain berriz, esan edo okurritzen zaigun hori edonork ikusi lezake, edonork izan lezake horren berri. Argazki bat erakutsi nahi dugula? Sartu Flickr-era eta aurrera. Edota bideo bat? You Tube-n dugu aukera. Gai jakin bati buruzko gure iritzia eman nahi dugula? Bolg bat eraiki eta eman lasai! Orain arte “elitekoak” ziren haien iritzia baino ez...
Aupa! San Mames futbol zelaia non dagoen jakin nahi? Ba hemen katedrala saletile bidez ikusita! tagzaniapaste Tagzania: naia
Hau bai ume polita ezta? nire lehengusina Garoa da. Familia guztia lerdea dariola gauzka txikitxo honek, eta ez da gutxiagorako!
Blog honetan Web2.0 ikastaroan emango dugunaren berri izango duzue.
Eman dituzu lehen pausoak. Orain iritzia eman blog horien gainean eta gozatu.