INTERNET ERABILTZAILEON INDARRA

nongogoahanzangoa 1456151863680 non gogoa han zangoa | 2006-12-13 17:14

Gogoratzen naiz, orain urte batzuk, txateatzeak zuen indarra. Harrigarria zitzaigun ikustea, nola komunikatu gintezkeen denbora errealean, munduko beste puntan egon zitezkeen haiekin. Nahi genuena esan geniezaiekeen, momentuan okurritzen zitzaiguna. Orain berriz, esan edo okurritzen zaigun hori edonork ikusi lezake, edonork izan lezake horren berri. Argazki bat erakutsi nahi dugula? Sartu Flickr-era eta aurrera. Edota bideo bat? You Tube-n dugu aukera. Gai jakin bati buruzko gure iritzia eman nahi dugula? Bolg bat eraiki eta eman lasai! Orain arte “elitekoak” ziren haien iritzia baino ez genuen entzuten. Bazirudien beraiek baino ez zutela horretarako eskubide eta indarra. Gaur egungo Internetek ordea, azaleratu nahi dugun hori modu libre batean zabaltzeko aukera ematen digu. Ahotsa dugu, eta ahots hori mundu osoan entzun daiteke.


Utzi iruzkina: