Urriko azken astelehena
Euskal Herriko azokarik famatuenetako bat da atzo Gernikan ospatutakoa. Bertan hainbat produktu dastatu eta erosteko aukera izan zen; ortuarietatik hasi eta artisautzakoetararte.
Jendetza andana bildu zen, talo eta sagardo artean jai- giro apartaz gozatzeko. Ez zen aurreko urtean izan zen jendetza hura errepikatu, aurten ez baita zubirik tokatu, baina hala ere, bertaratutakoek ongi erantzun zioten ospakizunari.
Orain datorren urteari itxarotea besterik ez zaigu gelditzen. Ziur orduan ere anbiente galanta izango dela eta!
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2006-11-13 19:34 #1
Beraz, orangoan zangoa Gernikara joan zitzaizuen, hango festa zela eta. Ondo ibiliko zineten, jakina. Orain, berriz, ikastaroko lanei ere ekin behar: bost blog aztertu, Tim O’Reillyren elkarrizketa, Iban Arantzabalen hitzaldia eta Berria egunkariaren estilo liburua… Animo, inoiz ez da-eta berandu!<br />
Utzi iruzkina: