non gogoa han zangoa

BERRIAKO ESTILO LIBURUA: Aurreko ostiralean Irene Arraratsen hitzaldia izan genuen huheziko fakultatean. Berak zuzendu eta koordinatu du argitaratu berri den Berriako estilo liburua. Baina zertarako da estilo liburu bat? Bere esanetan, ideal edo irizpide batzuk markatzeko.  Izan ere, komunikabide bakoitzak bere nortasuna du. Alegia, mundu ikuskera bat, kazetaritza egiteko modu bat eta hizkuntza eredu bat. Honetan oinarriturik sortu da berriako estilo liburua. Praktikoak izaten saiatu direla dio Arraratsek. Askotan izaten diren dudak argitzeko eta idazteko baliabideak lantzeko sortu b...


Web 2.0

nongogoahanzangoa 1456151863680 non gogoa han zangoa | 2006-11-20 16:54

   Tom O´Reilly dugu Web 2.0 kontzeptuaren sortzailea.  Internet aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala bilakatu den garai honetan, bere esanetan Web 2.0 kontzeptuak arrakasta lortzeko osagarriak biltzen ditu. Hala ere, arrakasta hau norengan zuzentzen den argi dago. Denok gara Internet erabiltzaile, gero eta gehiago eta modu irekiagoan gainera. Internet demokratiko baten irudia saltzen zaigu. Baina Interneteko etekinen zorrorik handiena enpresa gutxi batzuen eskutan gelditzen da. Interneten mugitzen denaren parte garela sentiarazten gaituzte, gure iritzia emanez,...


   Euskal Herriko azokarik famatuenetako bat da atzo Gernikan ospatutakoa. Bertan hainbat produktu dastatu eta erosteko aukera izan zen; ortuarietatik hasi eta artisautzakoetararte.     Jendetza andana bildu zen, talo eta sagardo artean jai- giro apartaz gozatzeko. Ez zen aurreko urtean izan zen jendetza hura errepikatu, aurten ez baita zubirik tokatu, baina hala ere, bertaratutakoek ongi erantzun zioten ospakizunari.    Orain datorren urteari itxarotea besterik ez zaigu gelditzen. Ziur orduan ere anbiente galanta izango dela eta!


blog batzuk

2
nongogoahanzangoa 1456151863680 non gogoa han zangoa | 2006-10-12 06:37

Gaur hainbat blogetan sartu gara, eta hauen inguruko iritzia eman nahiko nuke: KUBA MUNDUA BALITZ: Iñaki Petxarromanen blog-a da eta bertan kuban bi hilabete emango dituelarik, bertako bizipenak kontatzen ditu. AHT EZ Lurraren defentsarako gunearen webloga: Izenak berak garbi uzten duen bezala, AHTaren kontra azaltzen den bloga da. Bertan, honen inguruko azken berriak eta izango diren mobilizazio eta deialdien berri ematen da. AZKENPORTU: Gazte talde batek aurrera eramaniko bloga duzue hemen. Beraiek diotenez, Amelia guztientzat irekitako bloga duzue hauxe. Hemen herri desberdinetan ematen...


Epa! Hau da blog bat sortzen dudan lehen aldia. Pixka bat galduta aurkitzen naiz momentu honetan baina espero dut denborarekin mundutxo honetako gora-beherak ikasten joango naizela, zuen laguntzarekin, noski. Besterik gabe, ongi etorri!