Web 2.0

nongogoahanzangoa 1456151863680 non gogoa han zangoa | 2006-11-20 16:54

   Tom O´Reilly dugu Web 2.0 kontzeptuaren sortzailea.  Internet aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala bilakatu den garai honetan, bere esanetan Web 2.0 kontzeptuak arrakasta lortzeko osagarriak biltzen ditu. Hala ere, arrakasta hau norengan zuzentzen den argi dago. Denok gara Internet erabiltzaile, gero eta gehiago eta modu irekiagoan gainera. Internet demokratiko baten irudia saltzen zaigu. Baina Interneteko etekinen zorrorik handiena enpresa gutxi batzuen eskutan gelditzen da. Interneten mugitzen denaren parte garela sentiarazten gaituzte, gure iritzia emanez, besteekin komunikatuz... Baina azken finean negozio handi bat dago honen atzean, enpresa gutxi batzuek mugitzen duten negozioa.

    Eta zein paper betetzen du guzti honetan hirugarren munduak? Tom O´Reilly-ren ustez teknologia berrien garapenak, mobilak zehazki, bide ematen die herri txiroei Internet erabiltzaile izaten. Hirugarren munduan sakeleko telefonoa zer den balekite gaitzerdi!

 


Utzi iruzkina: