Berriako estilo liburua

nongogoahanzangoa 1456151863680 non gogoa han zangoa | 2006-11-20 16:56

BERRIAKO ESTILO LIBURUA:

Aurreko ostiralean Irene Arraratsen hitzaldia izan genuen huheziko fakultatean. Berak zuzendu eta koordinatu du argitaratu berri den Berriako estilo liburua.

Baina zertarako da estilo liburu bat? Bere esanetan, ideal edo irizpide batzuk markatzeko.  Izan ere, komunikabide bakoitzak bere nortasuna du. Alegia, mundu ikuskera bat, kazetaritza egiteko modu bat eta hizkuntza eredu bat. Honetan oinarriturik sortu da berriako estilo liburua. Praktikoak izaten saiatu direla dio Arraratsek. Askotan izaten diren dudak argitzeko eta idazteko baliabideak lantzeko sortu baita. Izan ere, askotan gertatzen da erdarazko informazio bat euskaratu nahi denean hitz egokirik ez aurkitzea esan nahi den hori azaltzeko. Nola esan adibidez “Tribunal Superior de Justicia del País Vasco”edota “El Nervión a su paso por Bilbao”? Honelako zalantzak askotan gertatzen dira eta hortik etortzen dira gero okerrak.

Ezin ahaztu gainera, Gaztelaniak edota Frantsesak euskararen aurrean duten nagusitasuna. Baina honen aurrean Irenek esandako esaldi bat ekarri nahiko nuke gogora: “Euskarazko irakurleak ez du gutxiago merezi erdarazkoak baino”. Egi gordina ezbairik gabe, baina askotan ahaztu egiten zaiguna. Honen aurren Berriak  egunkari txikia izanagatik ere onena emateko anbizioa du, eta hori eskertzekoa da irakurleari zor zaion begiruneagatik baina baita euskarak berak merezi duen presentziagatik ere.


Utzi iruzkina: