Spamak

nongogoahanzangoa 1456151863680 non gogoa han zangoa | 2006-12-14 11:52

Spamak,  eskakizunik gabe heltzen diren mezuak dira. Gure helbide elektronikora heltzen zaizkigu gehienbat. Askotan ez dugu jakiten nork bidaltzen dizkigun, ezta zeren inguruan hitz egiten zaigun ere. Nonbaitetik hartzen dituzte gure datuak, oharkabean guk nonbaiten emanda.  

Nola ekidin informazio mota hau? Zaila da dudarik gabe. Internetek gaur egun daukan indarra ikusita, ia ezinezkoa da spam hauek kontrolatzea. Baina uste dut, bakoitzak erabaki beharko lukeela zer jaso eta  zer ez. Norberaren intimitatea baitago kolokan azken finean.


Utzi iruzkina: