Tagzania proiektu berria
Orain pare bat aste Luistxo Fernandezen hitzaldia izan genuen huheziko fakultatean. Euskal blogosferan zer esan handia eman du 40 urteko Eibartar honek, eta bera da, beste bi lagunekin batera, Tagzania web orria aurrera eraman duena.
Tagzania sortzearen ideia, kafe bat hartzen zeudela otu zitzaiela aitortu zigun. Beraiek delicious-en erabiltzaile sutsuak omen dira, eta delicious-ek esakintzen duenaren antzeko zerbait egitearen ideia etorri zitzaien. Honek, ikusitako web orriak gorde, sailkatu eta ordenatzen ditu; beraiek gauza berdina egin nahi izan zuten baina munduko tokiekin. Horrela sortu da Tagzania, erabiltzaileek munduko edozein toki gorde dezakete bertan, mapa batean non dagoen adieraziz. Mapa hau ordea, ez da beraiek sortua, Google-ek utzitako mapa hartu baitute. Noizbait GoogleEarth web orrira sartu bazarete, beharbada jakingo duzue leku guztiak ez direla zehaztasun berdinarekin ikusten, googlek leku jakin batzuetako irudiak baino ez baititu erosi. Hori da Tagzaniaren mugetako bat. Hala ere, Luistxok aitortu bezala, aurrerantzean hobekuntzak egiteko itxaropena dute, beraien mapa eta plano propioak edukiko dituztelakoan.
Oraindik erabiltzaile gutxi ditu proiektu honek, baina pixkanaka badoa jendea bereganatzen; Etorkizuna izango duela deritzot, oraindik honen berri jende gutxik duen arren, jendea interesatzen joango dela uste baitut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: