Iban Arantzabalen hitzaldia

nongogoahanzangoa 1456151863680 non gogoa han zangoa | 2007-01-24 12:23

Kurtso honetan Iban Arantzabal, Goienako Ikus-Entzunezkoen zuzendariaren hitzaldia izan dugu huheziko fakultatean. Aurretik ez nuen bere berririk, baina interesgarriak iruditu zitazikidan berak botatako pare bat ideia.

Alde batetik, blogen garrantzia eta erabilgarritasuna aipatu zituen. Ni aurten hasi naiz blog bat zer den eta zer erabilera eman diezaiokedan ulertzen. Egia esan, uste dut blog bat edukitzeak hainbat aukera zabaltzen dituela; bakoitzaren ideiak plazaratu eta besteek hauek ikusteko eta iritzia emateko parada eskaintzen duelarik.

Bestetik, Firefox software librearen abantailak ere azpimarratu zituen eta hau erabiltzera bultzatu gintuen. Internet Explorer baino hobea omen da eta aukera gehiago eskaintzen omen ditu.  Nik pertsonalki ez dut ezagutzen software libre hau, baina hemendik aurrera, behin baino gehiagotan erabiliko dudanaren susmoa dut.

 


Utzi iruzkina: