Spam mezuak direla eta

leihotik 1456151015816 ORO ERRANA DA? | 2007-01-10 17:37

Gorrotagarriak dira spam mezuak. Nik neuk, biziki gorroto ditut. Zenbat denbora galdu ohi dugu astelehenetan horrelakoak ezabatzen? Astean zehar gutxiago izaten dira baina astelehenetan lanera iristean lehenengo lanetakoa izan ohi da hori. Hala ere, zer egingo diogu ba…azkenean, hizketaldirako tartetxo bihurtu dugu hori gurean eta kitto, ez dugu hori arazo larri, ez oraingoz behintzat.

Uler dezaket une jakin batean spam batek norbait haserraraztea baina ez dakit zer esan ba… gauzak horrela hartzea ere… elkarte ezagun bat tartekari izatea ez da gustugarria, ez noski. Are gutxiago elkarte hori Euskal Herrikoa bada.

Nik beste bide batetik bideratu nahi nuke gaia: zer helburu dute spam mezuek? zertarako bidaltzen dizkigute? Niri ez dut arazo izugarria lortzen horrelakoak jasotzea baina nik uste, horiek jasoko baditut norbaitek igorriak izan behar direla. Nork ematen du eguna horrelakoak sortzen? Zergatik? Zertarako? Ez dakit honi benetako erantzuna ematen baina bi aukera besterik ez zaizkit bururatzen: jendea izugarri aspertzen da edo munduarekin haserre dagoen jendeak gainerakoak ere munduarekin haserraraztea dute helburu.

Ea inork ni laguntzeko aukerarik duen…eskertuko nioke eta.


Utzi iruzkina: