Bake Spam

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2006-12-04 00:27

Joxe Aranzabal osatu berri da eta gogotsu etorri zaigu Eskoriatza aldera. Izan ere, artikulu bat idazteko eta Flickr-en lan bat egiteko agindua jaso berri dugu. Eta guk kasu egin behar, ardiek artzainari artegian sartu behar direnean  kasu egin behar dioten moduan. Baina ardiekin alderatuz, guk desberdintasun nabari bat dugu. Ardiek euren bidea xuxen-xuxen jarraitu behar dute: euren artzainak emandako agindua bete arte, hots, denak artegian sartzea. Guk, aldiz, helburua lortzeko, lur azpitik joateko aukera edota artegiko hesiaren gainetik pasatzeko aukera dugu.

Horrela, oraingo honetan artzainak Bake Spam-aren inguruan aritzeko agindua eman digu. 2006ko azaroaren 24ean Aritz Gorrotxategik El Diario Vasco-n idatzi zuen artikuluaren inguruan, hain zuzuen ere.

Aritzek dioen moduan, gure korreoan askotan  nondik atera diren ez dakigun mezuekin aurkitzen gara aurrez aurre. Egia esan, nik asko eta asko irakurri ere egin gabe botatzen ditut zakarrontzira, zaborraren etxea zakarrontzia delako.  Amorrua ematen dit spam email-ak gero eta gehiago izatea, azken finean negozio bat dela esango nuke. Baina askotan gure erruz sortuak izaten dira,  inkesta luze batzuen ondoren "yo acepto"-ri ematen diogunean sortuak. Izan ere, "yo acepto" delakoak oso letra txikian egoten dira eta leku desegokienetan, ia-ia derrigortuta onetsi behar izaten ditugularik. Baina hori onestean gure datuak hainbat eta hainbat enpresatara  zabaltzen ditugu. Horrez gain, gauza jakina da, Internet eta mobil kontuetan gero eta mafia gehiago daudela guri min egiten saiatzen direnak. Tamalgarriena da, batzuk BAKE hitzaz  mozorrotzen direla, gure sentsibilitatea ukitu nahian. Gehienori bihotza ukitzen digutenean ,bihotza ematen dugulako, baina ez dugu pentsatzen horren truke gero patrika ukitzera etorriko direnik.

 


Utzi iruzkina: