"Tiene 30 mensajes no deseados"
Emaila zabaldu orduko mezu sorta ikaragarria. Eta pentsatzen duzu: "ea nork idatzi didan!". Baine ez! Mezuak irakurtzen jarri eta erdiak baino gehiago, denak ez esatearren, norek bidali dizunik ere ez dakizu. Erakunde ezberdinak, unibertsitateak, eta beste hainbat lekutatik bidalitako emailak. Spam emailak dira horiek.
Aitor Gorrotxategik idatziatko artikulu bat irakurri dut Spam horiei buruz eta arrazoi osoa dauka. Norberak ez ditu Spam mezu horiek jasotzeko eskatzen. Ez du inun izena eman edo emaila bidaltzeko eskatu. Baina internet munduak iruditzen zait hori daukala. Gure izen abizenak, non bizi garen...internetak dena daki. Gure datu pertsonalak mundu osoaren aurrean plazaratzen ditugu. Hori da internetek eskaintzen diguna. Niri egia esan larregi gustatzen ez zaidana.
Iruzkinak
aitorr 2007-01-25 14:34 #1
Ez dakit zer den txarrago, Spam hutsa edo aspaldi ikusten ez duzun lagun baten mail bat. Ilusioz beterik zabaltzen duzu eta kate-mail horietako bat dela ikusi. Power point inozo bat, messengerra desagertu behar deneko kontua, hankarik gabeko ume batentzako laguntza (bidaltzen duzun mail bakoitzarengatik dolar bat igorriko diote!) edo beste edozer gauza. Hori bai, testuan ezagutzen ez duzun jendean milaka helbide (spam-a egiten dutenek mezu honi hasiera ematean bilatzen zutena, datu basea) eta bi lerroko mezua bukaeran.
Utzi iruzkina: