Gaztetxeak

kresala 1456150589117 Kresala | 2006-10-29 01:03
6

Gaur egun gizarteak baino gazteok dugun hutsuneaz hitz egin nahi dut oraingoan, gure ikuspegia adierazteko. Zumaiarra naiz, eta bertan arazo honi buelta asko ematen hari gara, Zumaiako Gazte Asanblada (ZUGA) indarrean hari da, baina herritar eta udaletxearen laguntza askorik gabe. Gazteok ez baitugu gure aisia modu egokian inon antolatzerik. ZUGA elkartzen den lokalean, Alondegian, izugarrizko kontrola dugu udaletxearengandik. Bilerako orduetan bakarrik usten digu bertako giltza eta ordutegi finko bat jarraitu behar dugu. Bilgune bat izatea beharrezkoa dela deritzogu. Honelako bilgune batez hitz egiten ari naizenean, gaztetxeaz ari natzaizue, izan ere, puri-purian dagoen arazoa baita.

Arazo nagusia zera da: gazteok gure aisialdian non egonik ez dugula, eta gelditzen zaizkigun alternatiba bakarrak diskoteka, taberna zuloa (Leize, Nikel, Metro…), edo gaur egun gero eta ohikoagoak diren lokal pribatuak direla, alokatutako garaje eta lokaletan.

Alokatutako garaje eta lokalen alternatibak bere alde onak ditu, lagunekin egoteko balio baitu. Hala ere, horrelako lokalek auzo edo herriko gazteen arteko harremanak zailtzen dituzte, gazte jendea elkarrengandik bereiziz, eta auzoarentzako ekimenak egitea ezinezko bihurtuz. Gainera, joera ezberdinetako “tribuen” arteko aldeak handitu eta sakondu egiten dira.

Hau konpontzeko, auzo eta herri guztietan, gazteentzako bilgune bat sortzea litzateke egokiena. Bilgune horrek auzoa edo herria arlo guztietan alaitu eta hobetuko luke, eta batez ere gazteen arteko harremanak aberastuko lituzke.

Orain arteko okupazioei deritzonez, gaztetxeak duela 25 bat urte sortu ziren. Ordutik hona, gaztetxeek eta okupazio mugimenduak bilakaera handia izan dute Euskal Herrian, eta horrek gazte jendearen mugitzeko gogoa handitu du.

Gipuzkoan, lehen okupazio esperientzia Errenterian izan zen, Belabaratz baserrian, 1980 urtean. Gizarte kontsumista eta autoritarioari aurre egin nahian, eta batez ere gizarte berri baten ametsetan, gazte talde batek etxe hutsen okupazioari ekin zion.

Garai hartan, Iruñean, “Katakrak” sortu zen helburu berarekin, eta Gasteiz eta Baionan ere antzeko mugimenduak izan ziren. Baionakoak Patxoki izena zuen, esaterako. Harrez gero, okupen mugimenduak gora-behera asko izan ditu Euskal Herriko udaletxe askorekin, baina, dena den, okupazioak aurrera jarraitu du.

Tarteka gaztetxe berriak sortu dira, eta horietako batzuek luzaro iraun dute. Beste zenbaitetan gaztetxeak itxi egin dira, egoera tamalgarriak sortuz eta gazteen nahiak zapuztuz.

Hala ere, gaztetxeen soka luzea ez da eten, eta horren adierazle dira azken hilabeteotan udaltzain, ertzain, polizia nazional eta guardia zibilek indarrez hustutako gaztetxeak.Gaztetxe bat sortzeko, etxe hutsen bat okupatzen da normalean, udalak bat emango ez balu, behintzat.

Bizilagunak, pozik. Etxe huts bat okupatzeko arrazoiak nahiko garbi daudela uste dugu. Izan ere, normalean, gazteek herrian edo auzoan ezertxo ere ez badute, auzoko etxe edo biltoki hutsen bat okupatzea izan daiteke irtenbidea, herriari edo auzoari bizi gehiago emateko eta gazteen arteko harremanak sendotzeko, autogestioa bultzatuz.

Hasieran, honelako bilgune bat sortu den guztietan, jendearen jarrera ez da oso ona izan: izan ere, etxe batean besterik gabe sartzea, azal gogorra edukitzea iruditzen baitzaie askori. Dena den, urteak aurrera egin ahala, gazteek egindako lana agerian geratzen da, eta bizilagunak oso ekintza onuragarria izan dela konturatzen dira. Eta hau ez da guk asmaturiko kontua: gaztetxeak sortu diren lekuetan egindako inkestek horixe adierazten dute.

Bestalde, gaztetxe bat sortzeak bestelako abantailak ere ekartzen ditu, izan ere, biltokia hainbat ekintzatarako erabil daiteke: antzerkia, tailerrak, kontzertuak… eta abar. Baina gehienetan, Udalek eta poliziak oztopo ugari jartzen dituzte gauzak horrela egiteko.

Egia esan, ez dakigu zergatik jartzen dituzten oztopoak, baina ez al da izango gazteak elkartzearen beldur direlako?

Etxe huts bati erabilgarritasuna ematea ez bazaie bidezkoa iruditzen, zergatik ez digute laguntzarik ematen? Zergatik ez dute gazte guztientzako zerbait sortzen, 16 urte baina gutxiago dituzten gaztetxoei zuzendutako Gazte Lekuak bezala? Edo zaharrentzako zahar etxeak bezala? Ez ahal dugu horrelako zerbait edukitzeko eskubiderik? Zer nahi dute, lehen aipatu dugun bezala, taberna zuloetan egotea?

Hain zuzen, hori baldin bada beraien helburua, lortzen ari dira. Baina gazteok ez gaude horretarako prest, eta arazo honi irtenbidea emateko gelditzen zaigun alternatiba indartsu bakarra okupazioa da.

Dena den, gaztetxeen mugimendua oso gogor dabil, baina udalek indar handiz erantzuten dute, hain ospetsu bihurtzen ari diren “desalojoen” bitartez.

Urte luzez zabalik egondako gaztetxeak ere “desalojatzen” ari dira, Iruñeko Euskal Jai, Santutxuko Sorgintxulo eta Gasteizko gaztetxea, esaterako. Gaztetxe hauek eta beste asko oso modu basatian hutsarazi dituzte, eta horren adibide garbia da, iazko udan, Donostiako Zuloaga plazan egindako okupazio sinbolikoa. Udaltzainek eta ertzainek ederki jipoitu zituzten bertara sartu ziren gazteak.

Adibide bat besterik ez da, horrelako asko baitaude, Iruñeko Euskal Jai gaztetxearen desalojoa, esaterako. Euskal Jai gaztetxearena bereziki “desalojo” bortitza izan zen.

2006 urtera heldu garen honetan, gazteak existitzen direla gogorarazi nahi dugu, eta hemen gaudela, batzuek nahi ala ez. Beraz, gazteekiko interes handiagoa eskatzen diogu udaletxeari, eta zerbait egin dezala gazteon autogestioaren alde.

Besterik gabe, euskal gazteak animatu nahi ditut auzoetako gazte asanbladetara hurbil daitezen, ez delako ezer politikoa, ezta gutxiago ere. Gazteok elkar ezagutzeko eta auzoan gauzak antolatzeko modu egokia da.

Josu

Josu 2006-11-12 15:53 #1

Emondako azalpenekin bat nator. Modu teoriko batean, behintzat, ados gatoz. Baina bukaeran...

"...ez delako ezer politikoa, ezta gutxiago
ere..."

Agian, Zumaian, hala da. Ez dakit. Baña beste toki batzuetan, bai, bada zeozer politikoa, edo behintzat, zeozer politizatua.

idurre

idurre 2006-11-13 17:41 #2

Arrazoi duzu, herri guztietan du alde politiko bat. Zumaian oraindik ez, Asanblada gaztea baikara, Azaroaren 25an dugu lehen urteurrena. Ez digu denbora gehiegirik eman politika arloan sartzeko, baina ditugun helburuak ez dioz politikaren bidetik. Guztiz kontrakoa, gazteok ditugun ohiturak, kultura, nahiak, bearrak hasetu nahi ditugu. Beste alderdi edo talde batzuk badaude politika egiteko. Nahiz eta talde honetan guztiok ideia antzekoak izan, politikaz at gazteon egoeera kritikatzen dugu. Ala ere, badakit arrazoi duzula gaztetxe askotan dagoela alderdi politiko hori baina, hau alde bat bakarrik da. Gaztetxeak bizia eman dio herriari nire ustetan. Hitzaldiak, ikastaro ezberdinak (antzerki, perkusio, bertso, hankapalo... ikastaroak) egiten dira, eta ez dute politika helburu. Gazte guztiak bildu eta kidetasun bat sortzea baizik, hau da gaztetxe guztien helburua.

malen

malen 2006-11-15 01:16 #3

gure herriko gaztetxian "beti" bertan egoten dienen lokala modukua da, tristia da baina halan da. Nahiz eta atiak zabalik euki....teoriatik-praktikara pausu haundi bat dakagu.

Hemen kuadrila bakoitzak, gehienek behintzat lokala dakagu, eta abantailak askoz be haundixauak dian arren, askotan entzun izan dot, antisozializau eitxen garela zulo hoietan sartuta.

Baina ze ondo egoten dan....

jaio

jaio 2007-11-20 16:21 #4

Kaixo eio esan digute larunbaten krstn juerga omen daula ezda zumaian gaztetxian?? Ta ze kontzertu daren o bakizu? mesedezzz korreo honta erantzun txester16@hotmail.com muxxx

MESEDEZZ

zuga

zuga 2007-11-29 09:57 #5

Egunon!!

Ni Zumaiko Gazte Asanbladako partaide bat naiz. Temati adierazi ber det enula inundik inora ondorengo orri hau ezagutzen. Interneten zugaren izenean sartu, saltzeatzen hasi eta hau topatu dut.Esan beharra dut guztiz ados nagoela textuarekin.

Guk hasieratik argi geneukan okupazioa ez dela besterik gabe ematen behar sozio-kultural baten zuzenki proportzionala dela gaztetxe baten sorrera. Argi gelditu zen urteurrenean gazteak ekintzak antolatu baino gero bearuek aurrera eramateko ez geneukala leku fisikorik. Larunbatean gure egun handia ospatu harte ez genekigun non egin behar genituen ez bazkaria ez kontzertauk.

AZkenean larunbatean udaletxeko langile batekin gelditu eta guk esan genien nun jango genun eta beraiek egitea tramiteak leku hura ahalbidetzeko.Honen ondorioz bazkaria elizaren azpian egin behar izan genuen. Baita dena txukundu eta bazkariko pertsona oro hara zuzendu ere zeren inork ez bait zekien non zen bazkaria. Kontzertuak egiteko ere beste hainbeste. Beheko plazan toldorik ez eta munizipalen kotxian sartu behar brigadisten biya juteko. Noski gero guk jarri behar toldoa eta beste mobida guztiak. Ondo atear zen eguna baino guk nahi izan genulako eta ostopoen gainetik gaudelako.

Herri bat gaztetxe bat!!!

zuga

zuga 2007-11-29 09:57 #6

Egunon!!

Ni Zumaiko Gazte Asanbladako partaide bat naiz. Temati adierazi ber det enula inundik inora ondorengo orri hau ezagutzen. Interneten zugaren izenean sartu, saltzeatzen hasi eta hau topatu dut.Esan beharra dut guztiz ados nagoela textuarekin.

Guk hasieratik argi geneukan okupazioa ez dela besterik gabe ematen behar sozio-kultural baten zuzenki proportzionala dela gaztetxe baten sorrera. Argi gelditu zen urteurrenean gazteak ekintzak antolatu baino gero bearuek aurrera eramateko ez geneukala leku fisikorik. Larunbatean gure egun handia ospatu harte ez genekigun non egin behar genituen ez bazkaria ez kontzertauk.

AZkenean larunbatean udaletxeko langile batekin gelditu eta guk esan genien nun jango genun eta beraiek egitea tramiteak leku hura ahalbidetzeko.Honen ondorioz bazkaria elizaren azpian egin behar izan genuen. Baita dena txukundu eta bazkariko pertsona oro hara zuzendu ere zeren inork ez bait zekien non zen bazkaria. Kontzertuak egiteko ere beste hainbeste. Beheko plazan toldorik ez eta munizipalen kotxian sartu behar brigadisten biya juteko. Noski gero guk jarri behar toldoa eta beste mobida guztiak. Ondo atear zen eguna baino guk nahi izan genulako eta ostopoen gainetik gaudelako.

Herri bat gaztetxe bat!!!

Utzi iruzkina: