Duela zenbait hilabete, Zumaiako Gazte Asanbladako gazteok, egunerokoan nozitzen ditugun arazo nagusiei buruzko diagnosi bat egiteari ekin zion. Diagnosi horretan, beste hainbat arazoren gainetik, etxebizitza eskubideak jasaten duen urraketa ageri zen arazo larrienaren gisan. Ondorioz, arazo nagusi horren inguruko lanketa bat egitea erabaki zen, eta lanketa horren fruitu apirilean atera zutenGazte Manifestua izan zen. Etxebizitza eskubidea bermatzeko udalaren inplikazioa eskatzen zuen manifestu hark, laurehun sinaduratik gorako atxikimendua jaso du orain arte, herrian bizitzen jarraitzeko g...


ZUGAren weba

kresala 1456150589117 Kresala | 2006-12-13 11:20

ZUGAk (Zumaiako Gazte Asanbladak) bere lehen urteurrena ospatu ondoren, bere web orrialdea eraiki du. Hemen klikatuz sar zaitezkete bertara. Ezagutu ZUGA, eman zure iritzia, ikuspuntua eta proposamenak. Antolatutako ekintzen argazkiak ere bertan daude zintzilik, barregarriak dira. Ikus itzazue!


ZUGAren urteurrena

kresala 1456150589117 Kresala | 2006-11-25 14:50

Gaur ZUGAk (Zumaiako Gazte Asanbladak) bere lehen urteurrena ospatuko du herrian. Horretarako, ekitaldi eta kontzertu ugari antolatu ditu. Anima zaitezte denok eta ongi pasatu! Hona hemen ordutegia: 14:30    Herri bazkaria pilotalekuan, tiketak nikolen eta inpernupen salgai 5 €-tan, bertan bazkaria (gixaua), postrea eta sagardo kupela sartzen dira. Arratsaldean poteoa, bertsolariek eta trikitalariek alaituta.  23:00     Kofraian kontzertuak:  - Transtorno mental - La eskoria abunda - Destroi - Sastrakak - Paukoiat - Asilus    


Gaztetxeak

6
kresala 1456150589117 Kresala | 2006-10-29 01:03

Gaur egun gizarteak baino gazteok dugun hutsuneaz hitz egin nahi dut oraingoan, gure ikuspegia adierazteko. Zumaiarra naiz, eta bertan arazo honi buelta asko ematen hari gara, Zumaiako Gazte Asanblada (ZUGA) indarrean hari da, baina herritar eta udaletxearen laguntza askorik gabe. Gazteok ez baitugu gure aisia modu egokian inon antolatzerik. ZUGA elkartzen den lokalean, Alondegian, izugarrizko kontrola dugu udaletxearengandik. Bilerako orduetan bakarrik usten digu bertako giltza eta ordutegi finko bat jarraitu behar dugu. Bilgune bat izatea beharrezkoa dela deritzogu. Honelako bilgune batez...