3 hiztegi interesgarri

kresala 1456150589117 Kresala | 2006-10-17 08:07
1

Kaixo berriz ere!

Oraingoan Euskarako irakasleak, Beatrizek, 3 hiztegi interesgarriren berri emateko proposatu digu. Hona hemen interesgarri egiten zaizkidanak:

   ·  Harluxet hiztegi entziklopedikoa: Zenbat aldiz gertatu ote zaigu egunkarian edo irakurritako artikuluan hitzen bat ez ulertzea? Askotan ezta? Batez ere euskara batuan dauden testuetan gertatu oi zaigu. Orain hiztegitxo hau izango dugu beti eskura, erabilterraza eta azkarra baita.

   ·  Elhuyar hiztegia: Euskaratik gaztelaniara edo alderantziz, gaztelaniatik euskarara itzultzen duen hiztegia da. Erabilgarriak gertatu oi dira honelako hiztegiak beti baitugu buruan gaztelaniazko hitzen bat bueltaka euskaraz nola esaten den arrastorik izan gabe.

   ·  Adores, sinonimoen hiztegia: Sinonimoak garrantzitsuak dira gure hiztegia zabaltzeko. Hona hemen erraz erabiltzeko hiztegi eder bat. Hitza sartue eta sinonimo eta antonimo ugari proposatuko dizkizu. Proba ezazu!

 

2010-11-26 19:34 #1


Utzi iruzkina: