Euskaraz iparraldeko hedabideetan
Euskararen egoera larriaz askotan hitz egiten da. Baina, euskararen egoera ez da berdina Euskal Herriko txoko guztietan. Hegoaldean 25 urtetik beherako guztiek euskaraz egin dituzte ikasketak (lehen ikasketak behintzat). Bai, gazte guztiek dakite euskaraz baina nahiz eta eskolak euskaldundu diren, euskara ez da indartu. Atzerako prozesu batean doala dirudi, jende gehiagok daki eta gero eta gutxiagok darabil egunerokoan.
Iparraldeko egoera guztiz ezberdina da. Euskaraz ikasketak egiteko aukera oso murriztua da, B ereduan berriz, elebidunak izan beharrean, astean klase bakarra dute euskaraz eta nork ikasi astean ordu batean hitz egiten den hizkuntza bat bertan dagoen testuinguruarekin? Hegoaldean ingelesa edo frantsesaren kasua dugu honen pare. Komunikabideen ere ez dute asko laguntzen. Ez dute telebistarik euskaraz. Nahiz eta programa batzuetan minutu batzuk iparraldeko berriei buruzkoa izan, ez da nahikoa honekin. Irrati batzuk euskaraz daude Gure Irratia dugu honen kasu. Eta bertako kide bat etorri zen aurrekoan HUHEZIra beraien egoeraz mintzatzeko. Baldintza gogorrak dituztela argitu zuen, kazetaritzan lizentziatutako bi langile bakarrik dituzte, iparraldean ez dago agentziarik, poliziak eta ertzaintzak ez diete informaziorik ematen… Entzuleak dira irratia egiten dutenak, beraiek bidaltzen baitituzte berriak, hauek informatzen die irratiari gertakariez. Oso gertuko irratia dela esan dezakegu, baliabide gutxirekin herriak egindako irratia. Irratia erre zitzaien momentutik lanean aritu dira gau eta egun dirulaguntzak lortzeko. Hedabide guztietan komunikatuak egin dituzte, Durangoko azokan ere izugarrizko dirulaguntza lortu dute hiruzpalau egunetan. Izugarrizko meritua du Gure Irratiak baldintza hauekin arrera gogoz irteten da eta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: