Euskararen egoera larriaz askotan hitz egiten da. Baina, euskararen egoera ez da berdina Euskal Herriko txoko guztietan. Hegoaldean 25 urtetik beherako guztiek euskaraz egin dituzte ikasketak (lehen ikasketak behintzat). Bai, gazte guztiek dakite euskaraz baina nahiz eta eskolak euskaldundu diren, euskara ez da indartu. Atzerako prozesu batean doala dirudi, jende gehiagok daki eta gero eta gutxiagok darabil egunerokoan. Iparraldeko egoera guztiz ezberdina da. Euskaraz ikasketak egiteko aukera oso murriztua da, B ereduan berriz, elebidunak izan beharrean, astean klase bakarra dute euskaraz ...