Tira ba, hirugarrenean  izan da. Lehena txantxa izan zen, bigarrena ere bai, biak ere Iñuzenteen egunekoak. gero, beste saiakeraren batzuk ere egon ziren... Baina oraingoan bai, orain egia da: Hedabide bat jaio da, umoretsua eta –ejem!- gaztea. Egun gutxi batzuk baino ez dituelako gaztea eta atzean gazte jendea dagoelako; mota guztietako gazteak, argitu beharra dago: gazte-gazteak batzuk eta aurrekoen adina bikoiztera hel litezkeen gazteak beste batzuk. (*)   Gozatu ezazue, egizue barre!  Irakurri Izparringia.net, redios! Batez ere, Santi Potros-en artiku...


Herri ekimeneko euskal hedabideak, duela bi aste Jaurlaritzan egon ostean, Bizkaiko Foru Aldundian izan dira gaur euren diagnostikoa aurkezten, Kultura Diputatu Josune Ariztondorekin eta Euskara Zuzendari Miren Dobaranekin. Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan dira, eta Jaurlaritzari bezala hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote Aldundiari, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak egin: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezala, sektorean inbertsio...


Aurreko bi artikuluetan (1 eta 2) aipatu bezala, Mikel Zalbidek luze eta zabal jardun du diglosiaren gainean. Hauxe izango da momentuz hirugarren artikulua, baina ez dut baztertzen beste inoiz Zalbideren artikulura jotzea, oso mamitsua baita. Besteak beste, Zalbidek honakoa esan zuen: hedabide bat ezin da inola ere diglosikoa izan. Diglosia jendarteari baino ezin zaiola aplikatu, ez hedabide bati (ezta pertsona bati ere).Irakurri ostean, zalantzak sortu zitzaizkidan. Nik terminoa erabili dut (Aitor Zuberogoitiari aditu nion nik lehendabizi), baina horrek ez du ezer esan gura. Erabili ...


Diru-poltsa osoa banatzeko moduaren eraginez, kopuru handiagoa bideratuko zaie aldizkariei, baina beste euskarri guztiek murrizketak izan dituzte. Xehetasunak, maiatzaren 20ko BERRIAn


Otsailean abiatutako kanpainari segida emanez, euskarazko hedabide ez publikoen ordezkariek agerraldia egin dute gaur Donostian, otsailaren 15ean hasitako alderdi eta instituzioekiko bilera errondaren balorazioa egin eta aurrera begirako pausuen berri emateko. Inazio Arregi (GOIENA), Jasone Mendizabal (TOPAGUNEA), Joanmari Larrarte (BERRIA) eta Xabier Letona (ARGIA) DOnostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Inazio Arregi (GOIENA), Jasone Mendizabal (TOPAGUNEA), Joanmari Larrarte (BERRIA) eta Xabier Letona (ARGIA) azaldu dira gaur hedabideen aurrera. Otsailaren 15etik hona alderdi poli...


Otsailaren 1eko editorial bateratuari segida emateko, 2011ko otsailaren 15ean agerraldi bateratua egin dugu Donostian euskarazko hedabideok. Bertan, honako testu hau irakurri du Topagunearen Zuzendari Jasone Mendizabalek, sektorearen berri eman eta aldarrikapenak aurkezteko asmoz: Egunon, eta eskerrik asko agerraldi honetara etorri zareten guztioi. Gaur, hemen, euskarazko hedabide ez publikoetako ordezkaritza oso zabala elkartu gara, elkarrekin partekatu dugun gogoetaren berri eman, eta batera egin asmo dugun bidearen berri emateko gizartearen aurrean. Hemen, mahaian, hedabide hor...


@font-face { font-family: "Calibri"; }p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 10pt 0cm 0.0001pt; text-indent: 35.45pt; font-size: 11pt; font-family: Calibri; }.MsoChpDefault { font-size: 10pt; font-family: Calibri; }div.WordSection1 { page: WordSection1; } Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera.  Komunikaz...


Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera. Komunikazioa da gure ardatza, inguratzen gaituen mundua nola ikusten dugun kontatzea, ikusmolde eta euskarri anitzez. Elkarren lehian eta elkarren osagarri. Hori da lokaletik globalera egiten dugun ekarpen nagusia, hizkuntza, euskaraz egiten duguna. Harro gaude egindako bide horrekin,...


Duela hilabete pasatxo, ekainaren 16an, eman zuten ETB1eko Post-data saioan Emakumea Pilotari egitasmoaren berri. Bertan, III. Emakumea Pilotari Egunean grabatutako irudiak eman zituzten. Orduko hartan ikusteko aukerarik izan ez zuenarentzat hona hemen lotura: http://www.eitb.com/bideoak/telebista/osoa/198525/postdata-pilota-emakumeen-esku-090616/ Gozatu!


Gaurko beste gai bat nuen prestatuta baina gaurkotasunak idazgaia aldatzera behartu nau. Goizero egunkari gehienen bertsio digitala irakurtzea dut gustuko; portada ikusteko, titularrak irakurri eta abar. Komunikabide gehienen jarrerak ondo ezagutzen ditugu, berriak titulatzerakoan sentsazionalismorako duten joera (sic El Mundo), erlijio gaiak jorratzean (sic La Razon) baina beste batzuetan zur eta lur geratzen gara, besterik gabe.  Egunero lez, horretan nenbilela Público egunkariaren berri batek atentzioa deitu dit;  “Hamas desafía a Israel al matar a un civil...


Egurra!

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-01-15 08:04

Askotan hitz egin dugu erregistroaz txoko honetan. Harrigarria da zer-nolako testutan ikusten den, esaterako, izorratu aditza, apurtu edo hondaturen partez, irakingailu, uhin elektromagnetiko edo teknolektoko antzeko hitzen ondoan.Hona atzo gaueko albistegiko izenburuetako bat (gutxi gorabehera):Sei urteko haurra egurtu zuten ama eta aitaordea kondenatu dituzte 20 eta 22 urteko kartzela-zigorrera.Ez egurtu, ez dantzatu, ez astindu... Beste aukera asko badira: jipoitu, jo, tratu txarrak eman...


Desmarkatu

2
notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-12-18 08:16

Politikan eta hedabideetan, hitzek, mendreenak ere, berebiziko garrantzia daukate. Jon Alonsori entzun nion Brigada Gorriek Aldo Moro hilko/exekutatuko zutela iragartzeko plazaratutako agiriak zirrikitu bat utzi zuela pentsatzeko ez zutela berehalakoan hil behar. Gerundioak (esequendo adizkiak) eragin zuen interpretazio lauso hori (euskaldunok ere badakigu zerbait sasigerundioez, ezta?). Concludiamo quindi la battaglia iniziata il 16 marzo, eseguendo la sentenza a cui Aldo Moro è stato condannato. Zalantza hark oso gutxi iraun zu...


Asteburuan jakin dugu britainiar gobernua kexu dela hedabideak krisi-garai honetan izaten ari diren jokabidea dela eta. Itxura batean, aski da susmorik mendreena agertzea edo jendea bankuen kanpoaldean ilaran erakustea, kalte handia egiteko finantza-erakundeei.Oraindik ez digute sinetsarazi geurea dela krisiaren errua kakajario hutsak izateagatik, baina larri ibili.Soka guztiek bi mutur dituzten ber, hizkeraren zuzentasun politikoak ere baditu bereak. Lehengoan, ekonomialari baten testuan aurkitu nuen horren adibide bikaina: enplegu-doikuntza. Termino zehatza da, aseptikoa, zientzia-hizkera...


“Ikusi ezean sinistu ez”. Gure gizartean oso hedatua dagoen pentsaera da. Guk ikusten duguna ordea, errealitatea da, guk ikusita nola izango da ba gezurra! Fikzioa? Nire begiekin ikusi dut!   Hedabideek gizartea mugiarazten dute, filtro papera egiten dute; berriak aukeratzen dituzte, bogan jartzen dituzte eta abar.  Begira Harluxeten aurkitu ditudan definizioak: Hedabide: iz. Berriak eta argibideak hedatzeko bidea; komunikabidea. Komunikabide: iz. 1. Munduan gertatutakoaren berri emateko erabiltzen den zernahi bide; hedabidea. Aldizkariak, irratia, telebista eta gainerako gizarte...


TELEBISTA ETA IRRATSAIOAK HALA BEDI FM 107.4 Bertxoko Asteazkenetan 20:00-21:00 GASTEIZ IRRATIA  FM 104.1                               Uhinak kantari  Igandeetan 00.00-01:00 EUSKAL TELEBISTA ETB1 Hitzetik Hortzera Igandeetan 14:45-15:45 WEB GUNEAK www.bertsoplaza.tv   BIDEOAK (Bertsozale Elkartea) www.bertsozale.com  OROKORRA (Betsozale Elkartea) www.bertsoa.com    JESUS MARI IRAZURE...


Harridura

mariano 1456151252371 Egunerokoak | 2007-11-30 21:01

Jakingo duzuenez, gaur, azaroak 30, 56 pertsona gutxienez hil dira Turkian hegazkin-istripu baten ondorioz. Berez, edozein istripu larria da, eta bizitzaren balioaz jabetzeko ezinbestekotzat jotzen ditut nik istripuak, azken hauek gure ingurukoen balioaz, zer dugunaz eta nork maite gaituenaz ohartarazten gaituztelako. Ezkor samarra da nik botatakoa baina hein handi batean, tamalez, egia izaten da. Beste kontu bat da hedabideek kasu edo gertakari hauek nola tratatzen dituzten. Esklusiba saltzeko, berria inork baino lehenago saldu beharra dago, eta zenbat eta ozenago esan, orduan eta urrunag...


GKE-ak jomugan

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-11-17 13:33

Aste honetan Gobernuz Kanpoko beste Erakunde bat berriro izan dugu albiste, baina zoritxarrez, ez egindako lanagatik, baizik eta Etiopiako umeak gaizki tratatzeagatik eta sexu-abusuagatik salatuta. Global Infantil da erakundearen izena eta bere zuzendaria ikertuko dute, umeek berarengandik tratu txarrak jasan dituztela salatu dutelako bi boluntariok.Azken bolada honetan ohitu egin gara honelako berriak entzutera: lehenengo ANESVAD, gero INTERVIDA, ondoren EL ARCA DE ZOÈ eta azkena GLOBAL INFANTIL.Gauza da, hedabideetan albiste diren gertakariak baino ez direla azaltzen eta kasu honetan, hor...


Datorren maiatzaren 10ean euskara.dat:hedabideak izeneko jardunaldiak egingo dira Zarautzen. Beraien helburua euskarazko hedabideen kontsumo apalaren arrazoietan sakontzea izango da: zein faktorek eragiten dute kontsumoan? Zer gertatzen da euskarazko merkatuarekin? Zer da hedabideek egin behar dutena horren aurrean? Eta administrazioek? Hauxe izango da programa: 9:30:     Aurkezpena 10:00:    Euskara eta hedabideak Zarautzen, 2006. Emaitza nagusiak. Iñaki Iurrebaso. Ikerketaren Zuzendaria 11:30:   Hamaiketakoa 12:00:   Mahai ingurua: HEDABIDEE...


KOMIKIA

erdizbizirik 1456132298856 ERDIZ BIZIRIK !! | 2007-03-29 17:21

Berrian ateratako komikia :


XORROXIN IRRATIAren webgunean informazio auserki duzue Erdizen inguruan ( argazkiak, elkarrizketak,audioak,... ), helbidia hauexe duzue :www.xorroxin.comERDIZ BIZIRIK !!HARROBIA ASTOKERIA !!


Komunikaldiak 07

1
txantxiku 1456153203662 Txantxiku | 2007-02-24 16:08

Kaixo, lagunok! Jarraian, martxoaren 1ean HUHEZIn izango den Tokiko Telebista Digitala Euskaraz jardunaldiari buruzko datu batzuk emango dizkizuet. Komunikaldi hau, unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko plaza da. Aurten, zehazki komunikazioa ikasten ari diren ikasleentzat zuzenduta daude. Baita ere, hedabideetako eta enpresetako profesionalei edota komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei. Komunikaldira joateko izena eman behar da otsailaren 26a baino lehenago eta matrikula 25 €koa izango da, hala ere, ikasleak eta langabeak ez dute matrikula ordaindu beharra izango. I...


Euskararen egoera larriaz askotan hitz egiten da. Baina, euskararen egoera ez da berdina Euskal Herriko txoko guztietan. Hegoaldean 25 urtetik beherako guztiek euskaraz egin dituzte ikasketak (lehen ikasketak behintzat). Bai, gazte guztiek dakite euskaraz baina nahiz eta eskolak euskaldundu diren, euskara ez da indartu. Atzerako prozesu batean doala dirudi, jende gehiagok daki eta gero eta gutxiagok darabil egunerokoan. Iparraldeko egoera guztiz ezberdina da. Euskaraz ikasketak egiteko aukera oso murriztua da, B ereduan berriz, elebidunak izan beharrean, astean klase bakarra dute euskaraz ...


Web 2.0ko programak

1
kresala 1456150589117 Kresala | 2006-12-12 21:48

Web 2.0 ikasgaia ematen ari garenetik izugarri ari naiz ikasten teknologi eta komunikabide ezberdinei buruz. Ohartu naiz bakoitzak bere hedabidea izateko aukera dugula interneti esker (Youtube, MySpace, Flickr, Blogger…). Gazteengan batez ere izugarrizko arrakasta izan dute programa hauek. Baina, modu askotara erabil daitezke, gai baten inguruan aritzeko, era pertsonalean, euskara zabaltzeko etab. Bakoitzak bere etekina aterako dio honelako programei, beraz azter eta erabiltzen ikas ditzagun.  Hemen duzue adibidez nire aurreko urteko eskolan eginiko bideo klipa youtuben (Kudai taldear...


Ke-gortinen garaia pasa da. Orain telebista guztietan modan dagoena elur-gortinak dira. Elurra aipatu dut baina haize, euri, txinparta ere erabilgarriak dira. Fenomeno metereologiko orok balio du nahaste joko horretan. Eta ez muturreko horiek: tsunami, tornado, ekaitz perfektuak. Eguneroko horiek ere bai. Informatiboetako zuzendariek zuzenean igogailuetatik datozen elkarrizketak harrapatu eta beren espazioetarako lehengai pribilegiatu bihurtu dituzte. Eta gaur zertaz hitz egingo dugu? Estatutuari buruz eta eguraldiaz. Eta bihar? Batasunaz eta eguraldiaz. Eta hurrengoan? Auzitegi Nazionalaz ...


Gure artikuluak argitaratu dute gaur hedabideetan:Goierriko Hitzan El Diario Vascon


Azken iruzkinak