KrisiaisirK
Asteburuan jakin dugu britainiar gobernua kexu dela hedabideak krisi-garai honetan izaten ari diren jokabidea dela eta. Itxura batean, aski da susmorik mendreena agertzea edo jendea bankuen kanpoaldean ilaran erakustea, kalte handia egiteko finantza-erakundeei.
Oraindik ez digute sinetsarazi geurea dela krisiaren errua kakajario hutsak izateagatik, baina larri ibili.
Soka guztiek bi mutur dituzten ber, hizkeraren zuzentasun politikoak ere baditu bereak. Lehengoan, ekonomialari baten testuan aurkitu nuen horren adibide bikaina: enplegu-doikuntza. Termino zehatza da, aseptikoa, zientzia-hizkerari dagokiona. Azken batean, garrantzizkoena ez da zeinu linguistikoa bera, norberari iradokitzen diona baizik.
Ez da oso gai jostagarria, baina bi titulu parez pare ipinita aise igarriko duzue zein den britainiar gobernuaren gogokoa eta zein ez.
- Etxebizitza-merkatuak egokitu beharko du ekonomiaren motelaldiaren aurrean.
- Krisiak gogor jo du etxebizitza-merkatua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: