Eufemismotan naroa da Axular, beste ekai askotan bezala. Ohargarri da, gainera, zein adierazgarri diren horiek garaiko tabuei eta pentsamolde estuei kontu egiteko.Hona hemen banaka batzuk:Hil:Hala daudela denbora guztia iragaiten zaie, eta berak ere iragaiten, finatzen eta akhatzen dira.Orai baitakusagu ezen ia adinaren arauz, heriotzeko portura hurbiltzen garela, hemengoaz egin hurran dugula.Eta guztiz ere egun batez, enperadore hark, kolerak itsuturik eman baitzuen sentenzia gaixto bat, eta haren arauaz iende handia, baitzeramaten galtzera, eskiribatu zioen Mezenas bere adiskideak, eta ig...


Uztapiderekin eta zuekin aspalditik dudan zorra kentzera natorkizue. Artikulu baten aitzakian, ahaleginduko naiz tiro batez bi txori botatzen.Atzo jaso nuen etxean Senez aldizkariaren azken zenbakia (37. zk.), eta han, hainbeste irakurgairen artean, Xabier Aristegietaren artikuluak deitu zidan atentzioa, "Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak" izenburukoak. Han, espero izatekoak ziren gogoetekin batekin (atzerakargak, marratxoak eta beste), oso ikuspegi berexia eskaintzen digu egileak beste zenbait gaiez; besteak beste, "velcro-efektuaz" dihardu, izen-lagunen inguruan sor d...


Asteburuan jakin dugu britainiar gobernua kexu dela hedabideak krisi-garai honetan izaten ari diren jokabidea dela eta. Itxura batean, aski da susmorik mendreena agertzea edo jendea bankuen kanpoaldean ilaran erakustea, kalte handia egiteko finantza-erakundeei.Oraindik ez digute sinetsarazi geurea dela krisiaren errua kakajario hutsak izateagatik, baina larri ibili.Soka guztiek bi mutur dituzten ber, hizkeraren zuzentasun politikoak ere baditu bereak. Lehengoan, ekonomialari baten testuan aurkitu nuen horren adibide bikaina: enplegu-doikuntza. Termino zehatza da, aseptikoa, zientzia-hizkera...


Euskaltzaindiak duela gutxi plazaratutako Literatura terminoen hiztegian ere badituzu eufemismoen beste adibide batzuk, Xabier Altzibarrek paratuak. KirikiƱoren adibide hau dakar, besteak beste: Ez apacheak bakarrik, mari-bideetako guztiak be uxatu ditue andik. Gerla Handiko gertakarien berri eman zuen Bustintzak Euzkadi egunkariarentzat, Bilboko bere bulegotik. Hori jakinda ere, oraindik iluna da esaldia, zulaezina. Hemen dituzu gakoak:apache: proxeneta, emazainmaribideetako: prostituta, emagalduKontua da prostitutak gerra-eremuetatik atera zituztela, soldaduen artean zabal-zabal zebiltz...


Eufemismoak

1
notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-10-09 08:02

Euskaraz ere badira eufemismoak; beste hizkuntza guztietan adina.Bazuen Jesus haurra bere ohakoan; bazituen bildotxak, idia eta beharri-luze bat ere, hein bat pollitak, bere muthikoaren jostagailua...Hara zer aurkitu zuten Anxuberrok eta haren lagunek Somme aldeko eliza batean, Eguberri-eguna ospatzeko. Ez zen gisakoa izango, nonbait, Jesus haurra eta astoa esaldi berean aipatzea.


Azken iruzkinak