Kirikiñoren apatxeak
Euskaltzaindiak duela gutxi plazaratutako Literatura terminoen hiztegian ere badituzu eufemismoen beste adibide batzuk, Xabier Altzibarrek paratuak. Kirikiñoren adibide hau dakar, besteak beste:
Ez apacheak bakarrik, mari-bideetako guztiak be uxatu ditue andik.Gerla Handiko gertakarien berri eman zuen Bustintzak Euzkadi egunkariarentzat, Bilboko bere bulegotik. Hori jakinda ere, oraindik iluna da esaldia, zulaezina. Hemen dituzu gakoak:
apache: proxeneta, emazainKontua da prostitutak gerra-eremuetatik atera zituztela, soldaduen artean zabal-zabal zebiltzan gerripeko gaitzak areago ez hedatzeko.
maribideetako: prostituta, emagaldu
Iruzkinak
Utzi iruzkina: