Aurtengoak honaino iritsi dira; Anxuberrorekikoak ere bai. Badira oraindik metaforazko esapide batzuk (batzuk hemengoak, gehienak nonahikoak):Gerlaren hastapenean xori-gizonek etzuten bertze lanik egiten, bazterren ikertzea baizik, nun nor zabilan ikusteko, tropen harat-hunat guzien berri jakiteko, kanoieri norat jo erakusteko. Ikusiko duzu odol hotzeko gizonak direla. Alamanak ziren hasi kitzikan; guk arrapostu oren erdi batez, toki hartako tresna guziekin, handi eta tipi, erauntsi bat igorri baitzuten izugarria. [Erreparatu, orobat, handi eta tipi aposizio miragarriari]. Idiaren urhatse...


Lau mila emazte angles sarthu dire armadan; gibeleko laneri buruz bermatuko dire, karrosa, posta, eta holako zeretan.Gibeleko lanak atzeguardiako lanak dira. Jakina denez, ekialdean gibel(alde) erabiltzen da atze(alde)ren partez.Badu interesik, halaber, ondoko esapideak, alegia, zerbaiti buruz bermatu horrek. Hor, bermatuk hurbileko ditu saiatu edo ahalegindu aditzak: gibeleko lanetan lagunduko/jardungo dute. 


Gaur ere, Anxuberrori segituko diogu lubakietako bere ibileretan barrena. Hara zer kontatzen digun:Guardiako gizonak lerro-lerro [zeuden] beren erreketan, begi-beharriak erne.Esapidea ikusirik, bati baino gehiagori etorriko zitzaien gogora Lizardiren harako Bihotz-begietan hura? Baina badira tankera horretako beste zenbait adibide; menturaz, gogo-bihotz dateke ezagunena.Bakarrik gain hautan bizitzeko, gogo-bihotzak fermu behar ditik. (Piarres Lartzabal: Iru ziren)Bide hori oraindik zabalik dago. Izan ere, guztiz baliagarriak izan daitezke koordinaziozko hitz-elkarketa horiek beste arlo batz...


Euskaltzaindiak duela gutxi plazaratutako Literatura terminoen hiztegian ere badituzu eufemismoen beste adibide batzuk, Xabier Altzibarrek paratuak. Kirikiñoren adibide hau dakar, besteak beste: Ez apacheak bakarrik, mari-bideetako guztiak be uxatu ditue andik. Gerla Handiko gertakarien berri eman zuen Bustintzak Euzkadi egunkariarentzat, Bilboko bere bulegotik. Hori jakinda ere, oraindik iluna da esaldia, zulaezina. Hemen dituzu gakoak:apache: proxeneta, emazainmaribideetako: prostituta, emagalduKontua da prostitutak gerra-eremuetatik atera zituztela, soldaduen artean zabal-zabal zebiltz...


Eufemismoak

1
notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-10-09 08:02

Euskaraz ere badira eufemismoak; beste hizkuntza guztietan adina.Bazuen Jesus haurra bere ohakoan; bazituen bildotxak, idia eta beharri-luze bat ere, hein bat pollitak, bere muthikoaren jostagailua...Hara zer aurkitu zuten Anxuberrok eta haren lagunek Somme aldeko eliza batean, Eguberri-eguna ospatzeko. Ez zen gisakoa izango, nonbait, Jesus haurra eta astoa esaldi berean aipatzea.


Autobusa abiatu orduko, leiho ondoan eseritako bidaiariak begiak zabal-zabalik ireki zituen zerbait berria ikusteko esperantzan [...]Pamuk, Orham: Elurra, Elkarlanean, Donostia, 2007 (itzultzaileak: Fernando Rey eta Monika Etxebarria). Esaldia betegina da; ezin daiteke hobeto agertu pertsonaiaren aditasuna.* Estonierazko edizioaren azala.


Anxuberro

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2008-10-02 08:01

XIX. mendeko Iparraldeko kazetaritzan badugu ikasbide ederra gaur egungo testugileok. Nik oso atsegin ditut, besteak beste, Jean Hiriart Urruti eta Jean Saint-Pierre Anxuberro. Maisu handitzat ditut, bata nahiz bestea. Eta, aldika, haien liburuei kolpe egiten diet ikaskizun bila, euskara beratza bizitzeko.Lantzean behin, Anxuberroren pasarte batzuk ekarriko ditut hona, denontzat laketgarri. Edizio hau erabiliko dugu: Saint-Pierre, J.: 14eko Gerla Handia, Klasikoak, Donostia, 1998.Gerra-kontuak izango dira gehienak, beraz, baina, Arestik zioenez, lore batzuk aurkituko ditugu simaurtegi harta...


Azken iruzkinak